MIDI

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

MIDI (Music Instyrument Digital Interface ) PC-ak eta musika industriak hartutako estandar bat da instrumentu musikalak eta ordenadoreen arteko konexioak komunikatzeko( zer motako hariak, zein izango den bidaliko diren mezuen formatua...). Horrela, musika instrumentu elektronikoak ( teklatuak, kitarrak...) bi norabideetan komunikatu daitezke ordenagailuarekin.

Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MIDI mezuak egoera byte batez hasten dira eta gero datuen byteak datoz ( izan leike datuen bytik ez izatea ). Mezu bakoitza musika-gertakizun bateri dagokio ( tekla edo pedal bat sakatzea, kontrol bat mugitzea.

MIDI-k ez du musika transmititzen, baizik eta musika aginduak ( partitura elektroniko bat izango balitz bezala ). Izan ere, MIDI sistema baten oinarria sintetizadore ( horregatik izaten da egokia ordenadoreentzat ) bat da, instrumentu bakoitzari dagokion soinua sortzeko kapaz dena. MIDI-ren abantaila nagusia banda-zabaleraren luzeraren murrizketa da ( zuzenean digitalizatutako seinalearen 1000 bider gutxiago, horrela 3 minutuentzako nahikoa dugu 25KB-kin digitalizazio zuzenak erabiliko zituen 30MB-en aurrean ).

MIDI-ren helburua musika instrumentu baten irteera gordetzea da. Berari esker, ordenagailuak ( soinu txartela erabiliz eta anplifikatzeko eta birsortzeko dagokion sistemaz) onarturiko edozein instrumentuaren soinua ere sor dezake.

Ikus,Gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: MIDI Aldatu lotura Wikidatan