Maó

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maó (Balear Uharteak)» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Maó
Espainiako udalerria
Maó.jpg
Bandera de Mahón (Islas Baleares).svg Escudo de Mahón (Islas Baleares) 2.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Balearrak
UharteMenorca
Alkatea Conxa Juanola Pons (en) Itzuli
Izen ofiziala Maó-Mahón
Maó
Posta kodea 07700–07714
INEk ezarritako kodea 07032
Geografia
Koordenatuak 39° 53′ 22″ N, 4° 15′ 51″ E / 39.889444444444°N,4.2641666666667°E / 39.889444444444; 4.2641666666667Koordenatuak: 39° 53′ 22″ N, 4° 15′ 51″ E / 39.889444444444°N,4.2641666666667°E / 39.889444444444; 4.2641666666667
Localització de Maó respecte de Menorca.svg
Azalera 117.2 km²
Altuera 72 m
Mugakideak Es Mercadal, Alaior, Es Castell eta Sant Lluís
Demografia
Biztanleria 29.040 bizt. (2019)
Dentsitatea 247,78 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00
Hiri senidetuak Cervia
Matrikula IB
ajmao.org

Maó (katalanez eta gaztelaniaz ofizialki Maó-Mahón) Menorcako hiri nagusi eta hiriburua da, uharteko ekialdean dagoena. Menorcako Uharte Kontseilua bertan kokatuta dago.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriaren barnean zenbait herri daude. Iparraldeko kostaldean Es Grau, Sa Mesquida eta Es Murtà daude. Portuaren beste aldean, s'altra banda, Cala Rata, Cala Barril eta Cala Llonga urbanizazioak daude. Barnealdean Sant Climent eta Llucmaçanes herriak daude.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Maó - Menorcako aireportua)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 14.0 14.2 15.5 17.3 21.1 25.0 28.4 28.9 26.1 22.0 17.7 15.2 20.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 10.7 10.8 12.0 13.7 17.2 21.1 24.3 25.0 22.4 18.7 14.4 12.0 16.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 7.5 7.5 8.4 10.0 13.4 17.2 20.3 21.1 18.7 15.4 11.1 8.9 13.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 59 47 42 48 37 14 3 22 48 81 85 64 599
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 7 6 7 7 5 2 1 2 5 8 8 8 66
Eguzki orduak 148 153 200 222 275 313 352 314 235 192 154 136 2694
Iturria: AEMET[1]

Izenaren auzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko udal hauteskundeetan PPk alkatetza eskuratu ostean, Àgueda Reynés auzapez berriak udalerriaren izenaren gaineko kontsulta egiteko proposamena egin zuen. Bozketara eraman nahi diren proposamenak Mahón-Mahó eta Mahón-Maó dira; lehenak Mahó katalanezko forma ez arautua jasotzen du, hizkuntzaren batasunaren kontra ari den Iniciativa Cívica Mahonesa taldeari men eginez. Proposamen biek Balear Uharteetako hizkuntza normalkuntzarako legearen aldaketa eskatzen dute, bertan katalanezko izenen ofizialtasuna agintzen delako. PPk gaur egun bezala mantentzearen proposamena -hau da, "Maó" izatea izen ofizial bakarra- ez du bozketara eraman nahi; honek guztiak hizkuntzaren aldeko taldeen protestaldiak eragin ditu[2]. 2012an, azkenean, PPk gehiengo absolutuz gidatutako udal taldeak, hiriaren izen ofiziala Maó-Mahón jartzea erabaki zuen.[3]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maótar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]