Maardu
| Maardu | |||
|---|---|---|---|
| hiria | |||
| Administrazioa | |||
| Herrialdea | |||
| Konderri | Harjuko konderria | ||
| Udalerri | Maardu City | ||
| Posta kodea | 74111 | ||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 59°28′41″N 25°00′58″E / 59.478055555556°N 25.016111111111°E | ||
![]() | |||
| Azalera | 23,44 km² | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 17.017 (2024ko urtarrilaren 1a) | ||
| Dentsitatea | 726 bizt/km² | ||
| Informazio gehigarria | |||
| Hiri senidetuak | Jēkabpils, Białogard, Chornomorsk (en) | ||
| maardu.ee | |||
Maardu (NAF: ˈmɑːrd̥u; alemanez: Maart) Estoniako iparraldeko kostaldeko hiria eta udalerria da, Finlandiako golkoa aldera begira dagoena. Harjuko konderrian kokatuta dago, Tallinngo metropoli-eremuaren barruan eta hiriburutik 15 kilometro ekialdera. Hiriak 22,76 km²-ko azalera du eta 16.875 biztanle 2025eko datuen arabera.[1]
Muugako portuaren zati bat, Estoniako zama-porturik handiena, hirian bertan dago.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Finlandiako golkoaren hego-ekialdean dago Maardu, Estoniako iparraldean. Harjuko konderriko Viimsi eta Jõelähtme landa-udalerriekin egiten du muga. Hiria honako eremuetan hauetan banatuta dago:
- Kallavere (hiriaren erdialdea).
- Muuga aedlinn (Muugako lorategi-hiria).
- Kroodi (industriagunea).
- Kärmu (industriagunea).
- Muugako portua.
- Maardu aintzira.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011ko datu estatistikoek biztanleriaren aniztasun etnikoa erakusten dute. Eslaviar jatorriko biztanleak gehiengoa ziren. Izan ere, biztanleen % 61,89 errusiarrak ziren eta estoniarrak, berriz, % 24,81. Jarraian, biztanleen % 4,91 ukrainarrak ziren jatorriz eta % 3,77 bielorrusiarrak. Gainerako biztanleek talde txikiagoak osatzen zuten, hala nola tartariarrak (% 0,96), finlandiarrak (% 0,50) eta poloniarrak (% 0,49).[2]
Hiriko biztanleria beheraka zihoan 2017ra arte.[1] Urte hori izan zen inflexio-puntua eta joera irauli zen. Orduz geroztik, biztanleria goraka doa berriro.[1]
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriko kirol nagusia futbola da. Maardu Linnameeskond futbol-taldea da hiriko klub garrantzitsuena eta Maardu hiriko estadioan (estonieraz: Maardu linnastaadion) jokatzen ditu partidak.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 (Ingelesez) Statistikaamet. RV0240: POPULATION BY SEX, AGE AND PLACE OF RESIDENCE, 1 JANUARY. (kontsulta data: 2026-04-05).
- ↑ (Ingelesez) Statistikaamet. RL0429: POPULATION, 31. DECEMBER 2011 by Place of residence and Ethnic nationality. (kontsulta data: 2026-04-05).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Estonieraz) (Errusieraz) Maardu hiriaren webgune ofiziala
