Maati Bouabid
| Maati Bouabid | |||
|---|---|---|---|
(2021) | |||
1979ko martxoaren 22a - 1983ko azaroaren 30a ← Ahmed Osman (en) | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotzako izen-deiturak | محمد المعطي بعبيد | ||
| Jaiotza | Casablanca, 1927ko azaroaren 11 | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Rabat, 1996ko azaroaren 1a (68 urte) | ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | arabiera | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | politikaria, abokatua, kirol-zuzendaria eta legelaria | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Alderdi politikoa | Constitutional Union (en) | ||
Maati Bouabid (arabieraz: المعطي بوعبيد; Casablanca, 1927ko azaroaren 11 – Rabat, 1996ko azaroaren 1a) marokoar politikaria izan zen, Marokoko lehen ministroa 1979tik 1983ra.
Lehen eta bigarren mailako ikasketak jaioterrian egin ondoren, Frantziara joan zen eta zuzenbidean graduatu zen Bordeleko Unibertsitatean.
Marokora itzulita, abokatutzan jardun zuen, eta herrialdearen independentzia iritsi zenean fiskal izendatu zuten Tangerren. Casablanca hiriko lehen alkatea izan zen eta Raja Casablanca futbol taldeko presidentea izan zen 1966tik 1968ra.
Lan eta Gizarte Gaietako ministro izan zen 1968tik 1970era. Gainera, Justizia ministroa izan zen. 1979an Hassan II.a erregeak lehen ministro izendatu zuen. Bere gobernuak 1983 arte iraun zuen. 1983an Konstituzio Batasuna alderdiaren sortzaileetako bat izan zen eta 1983tik 1985era Estatu ministro izan zen.