Mabel Cañada Zorrilla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mabel Cañada Zorrilla

(2019)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMabel Cañada Zorrilla
JaiotzaBilbo, 1952 (71/72 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakekintzaile soziala, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta ekintzaile ekologista
Herri sarrerako kartela
Lakabe

Mabel Cañada Zorrilla (Bilbo, 1952) antimilitarista eta bakezalea da, 1980tik Nafarroan berreskuratutako Lakabeko ekoherriaren  sortzailea, Red de Ecoaldeas Ibéricas sareko partaidea den herria.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mabel Cañada Bilboko Santutxu auzoan jaio zen 1952an. Burgosko Angel kristalgilearen eta Isabel balmasedarraren alaba. Amak erizaintza ikasketak utzi behar izan zituen bere aita zaintzeko. Bost ahizpa eta bi anai-arrebetatik bigarrena da Mabel.[3]Lau seme-alabaren ama, hainbat taldetan parte aktiboa izan duen emakumea; Kontzientzia Eragozpen Mugimenduan,[4]Mugimendu feministan, eta azpiegitura handien aurkako taldeetan, Zentral nuklearren edota Nafarroako Itoizko urtegiaren kontrakoetan.[5]

1974tik komunitatean bizi izan da, eta Lakabeko (Nafarroa) komunitatearen sortzaileetako bat izan zen 1980an, okupatua eta berreskuratua izan zen herri abandonatu bat, zeina, elkarbizitza autogestioan, autosufizientzian, autokontsumoan, elkarrekiko laguntzan eta funtzionamendu asanblearioan oinarritzen den.[6][7][8]

Taldea sortzeko, taldean adierazteko, komunitatean bizitzeko, erabaki horizontalak hartzea ahalbidetuko duten egiturak ezartzeko moduetan trebatu da Cañada, prozesuak erraztean, hezkuntza esperimentalean eta indarkeriarik gabeko komunikazioan.[9] Beste erkidego batzuetan ere trebatu da, besteak beste, Findhornen.[10]

2004. urteaz geroztik, aldaketa-prozesuak errazten saiatzen da, gizarte-taldeentzako egoera-diagnostikoak egin eta beren prozesuetan laguntzen ditu. Horrez gain, ikastaroak zein tailerrak ematen dihardu.[11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Red, Nodo50 Contrainformación en la. (). «Lo social es la vida Entrevista a Mabel Cañadas, miembro de la comuna de Lakabe (I)» Nodo50. Contrainformación en la Red (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
  2. Blasco, Roge. (). «Mabel Cañada rehabitar los pueblos abandonados de Navarra.» El blog de Roge (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
  3. Mabel Cañada, https://www.elsaltodiario.com/rural/mabel-canada-zorrilla-lakabe-es-una-escuela-de-activistas.+Lakabe es una escuela de activistas. Mabel Cañada. El salto diario.
  4. «El movimiento pacifista en la Transición española | Rojo y Negro» rojoynegro.info (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
  5. Mabel Cañada, https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=81161. (2000). Situación actual del pantano de Itoiz. .
  6. Briega, https://www.briega.org/es/entrevistas/mabel-canada-fundadora-lakabe-municipio-autogestionado-cambios-sociales-deben-partir. (2000). Mabel Cañada, fundadora de Lakabe, municipio autogestionado: «Los cambios sociales deben partir del espacio de cada uno. .
  7. (Gaztelaniaz) «Experiencia de la ecoaldea de Lakabe» Economía solidaria (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
  8. Curso UPV, https://www.youtube.com/watch?v=5CzKMrIksGo. (2014). Entrevista a Mabel Cañada. .
  9. Mabel Cañada, https://www.youtube.com/watch?v=084knKzGWbo. (2017). Fortalecer la comunidad: retos y dificultades en la experiencia comunitaria. .
  10. (Gaztelaniaz) ¿Quiénes somos? | IIFAC-E. (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
  11. (Gaztelaniaz) De lo colectivo y la creación de humanidad | IIFAC-E. (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]