Mac OS X v10.6

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mac OS X v10.6 Snow Leopard Applen Mac OS X sistema eragilearen zazpigarren bertsioa da. Publikoki 2009ko abuztuak 28an merkaturatu zen. Bere hasierako prezioak 29 €koak izan ziren Leoparden erabileentzat eta 169 €koak Mac Box Seta (Mac OS X Snow Leopard, iLife '09 eta iWork '09 aurreko Mac OS X bat (Tiger) eta Intel prozesagailudun ordenagailu bat zutenentzat. 10.5 Leopard bertsioa baino azkarragoa da eta Apple Storen eskuragarri dago, baita Apple banatzaile baimenduetan ere. Ia ez du aldaketarik eskaintzen diseinu grafikoan.

Bertsio honetan ikus daitezkeen hobekuntzak honakoak dira:

  • Dockean integratutako exposé berria
  • Berrikuntza karaktere txinatarretan, horiek sartzeko touchpada erabil daitekeelarik.
  • Ordu eremuaren aldaketa automatikoa.
  • Hobekuntzak PDFan dauden testuen aukeraketan.
  • Agenda (Address Book), Posta elektroniko eta iCal aplikazioetan Microsoft Exchange 2007 zerbitzarietara konektatzeko soporteak.
  • Instalazio denbora txikiagoak eta disko gogorreko espazioaren erabilera txikiagoa.
  • 64 biteko nukleoen teknologien garapen handiagoaren bidez RAMeko 16 terabite teorikotarako soportea.
  • Grand Central Dispatch: prozesagailu nukleoanitzen abantailak erabiltzea eta Mac OS Xeko aplikazioen exekuzioa optimizatzea ahalbidetzen duen programazio teknologia paralelo bat.
  • QuickTime X, egungo codecsetarako soporte optimizatua izango duena.
  • OpenCL (Open Computing Language): garatzaileei programazio grafikoko unitatea erabilera ez grafikoentzat erabiltzen duten aplikazioak programatzea ahalbidetuko diena.
  • 64 biteko nukleo bat, aplikazioentzat 64 biteko giro oso bat emango duena, 32 biteko soporte batekin batera Macik antzinakoenentzat. Honek, RAM memoriako 16 terabyterainoko gehiengo teoriko bat ahalbidetuko du.