Macintosh SE

Wikipedia, Entziklopedia askea
Macintosh SE
mahai gaineko ordenagailua
Fabrikazioa
FabrikatzaileaApple Inc.
DiseinatzaileaFrog Design
Historia
Sorrera1987ko martxoaren 2a
AurrekoaMacintosh 512Ke (en) Itzuli
HurrengoaMacintosh SE/30 (en) Itzuli
Sorrera1987ko martxoaren 2a
Ezaugarriak
CPUMotorola 68000 (en) Itzuli eta Motorola 68000 family (en) Itzuli
Sistema eragileaClassic Mac OS (en) Itzuli
Masa7,7 kg

Macintosh SE konputagailua Apple-k merkaturatu zuen, Macintosh II-rekin batera. jatorrizko Macintosh-aren antzeko itxura zuen  baina nabardurekin kolore eta diseinuan.

Macintosh konputagailuen ereduak denbora lerro batean (ːingelesezko Wikipediatik).

SE horren ezaugarri aipagarrienak, aurreko Macintosh Plus-arekin konparatuz hauek zirenː

  • Lehen Macintosh trinkoa zen disko gogorra barnean izateko espazioarekin, edo diskete dualekin erabiltzaileak nahi izanez gero.
  • Lehen Macintosh trinkoa zen hedapenetarako konexio bat zekarrena (SE siglak System Expansion adierazten zuen, hau da, "Sistemaren Hedapena").
  • Hasieran Apple Desktop Bus-a erabiltzen zuen, teklatuaren eta saguaren interfazerako.
  • Datuak prozesatzeko eraginkortasuna handitzeko SCSI hobekuntza.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Prozesadorea: Motorola 68000, 8 MHz
  • Sistemaren busaren abiadura: 8 MHz
  • ROM: 256 kB
  • Data Path: 16-bit Level 1
  • RAM mota: 150 ns 30-pin SIMM
  • VRAM mota: Built-in
  • RAM estandarra: 1 MB
  • RAM maximoa: 4 MB
  • RAM kokalekuak: 4 (bikoteka)
  • Disko gogorra estandarra: 20 MB
  • Disko gogorraren teknologia: SCSI
  • Disko estandarra: 3.5 in, 800 kB, 800 kB x 2 (auto)
  • Hedapenerako kokalekuak: SE PDS
  • Bateria mota: 3.6 V litiozkoak
  • Pantaila: 512x342 9 hazbete (23 cm) monokolorea
  • Bideo memoria: 512x384x1
  • Mac OS: 3.3–7.5.1, 7.5.3–7.5.5
  • Batezbesteko pisua: 7.7 kg

Emulatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mini vMac SE & SE FDHD

Zahartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geroago, Apple-k Macintosh SE/30 sartu zuen 1989eko urtarrilean. SE/30 plaka saltzen zuen SE makinetarako luzapen moduan.

Macinntoh SE ereduaren fabrikazioa 1990eko urrian eten zuten, Macintosh Classic  konputagailu berria merkaturatu zenean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]