Macroom gaztelua

Koordenatuak: 51°54′N 8°58′W / 51.9°N 8.96°W / 51.9; -8.96
Wikipedia, Entziklopedia askea
Macroom gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Munster
Irlandaren banaketa administratiboa Corkeko konderria
Koordenatuak51°54′N 8°58′W / 51.9°N 8.96°W / 51.9; -8.96
Map

Macroom gaztelua, ingelesez: Macroom Castle, Irlandako Errepublikako hego-mendebaldeko Macroom udalerrian dagoen gaztelu bat da, Cork konderrian. Behinola, Muskerryko Jaunak ziren McCarthy familiaren jabetzako gotorlekua izan zen.

Gaur egun gazteluaren atari nagusia herriko plaza nagusian ikusgai dago, Sullane ibaia zeharkatzen duen zubitik hurbil. Hondakin horiek 1824 aurretik Robert Hedges Eyrek berreraiki zituen.

Jatorrizko gaztelua ziur aski, XII. mendean, Joan Lurgabearen garaian eraikia izango zen, eta O'Flynn, Carew edo Dalton familietako kideen aginduz. 1353 aldera McCarthy, Muskerryko Jaunak, familiaren jabetzara igaro zen.