Macropinna microstoma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Macropinna» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Macropinna microstoma
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaArgentiniformes
FamiliaOpisthoproctidae
GeneroaMacropinna Macropinna
Espeziea Macropinna microstoma
Chapman, 1939[1]

Macropinna microstoma Macropinna generoko animalia bakarra da. Arrainen barruko Opisthoproctidae familian sailkatzen da. Ezaguna da bere burua gardena delako, likidoz betetako domo handi bat. Bertatik begietako lenteak ikus daitezke, arazorik gabe. Begi hauek kupel itxura dute[2], eta edozein punturaino biratu daitezke, aurrera zein gorantz, arrainaren buru gardenan zehar ikusten.

M. microstomak aho txikia du, eta gorputza ezkata handiz estalia dago. Arraina, normalki, geldi mantentzen da uretan, 600 eta 800 metroko sakonera bitartean, eta bere hegats handiak erabiltzen dituzte egonkortzeko, begiak gorantz zuzentzen dituzten bitartean. Argi gutxiko eremuetan bizi direnez, uste da arrainak siluetak ikusten dituela bere gainean. MBARIko ikerlariek aurkitu zuten bere gainean arrain edo marmoka bat ikusten dutenean, begiak biratzen dituztela aurrearantz, arrainak goranzko norabidea hartzen duen bitartean. Uste da, gainera, sifonoforoetatik janaria lapurtzen duela.

M. microstoma 1939an aurkitu bazen ere, ez zen bizirik argazkirik lortu 2004ra arte. Marrazki zaharrek ez dute erakusten buru gardena, ateratzerakoan apurtu ohi zelako.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artiko azpiko uretan bizi dira, Ozeano Barearen iparraldean. Japoniako ipar-ekialdetik Kuriletara eta Kanada eta AEBtako ipar-mendebaldeko uretan bizi dira, Kaliforniako golkoraino.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Froese, Rainer & Pauly, Daniel ed. (2006), Macropinna microstoma FishBase webgunean. 2006ko apirilaren bertsioa.
  2. Robison, Bruce H.; Reisenbichler, Kim R.. (2008-12-18). «Macropinna microstoma and the Paradox of Its Tubular Eyes» Copeia (4): 780–784 doi:10.1643/CG-07-082 ISSN 0045-8511 . Noiz kontsultatua: 2017-11-23.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]