Madalenaren baseliza (Durango)
Itxura
| Madalenaren baseliza (Durango) | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Herria | Durango |
| Koordenatuak | 43°10′17″N 2°38′00″W / 43.17138826°N 2.63332169°W |
![]() | |
Madalenaren baseliza Durangoko eliza txiki bat da, Madalena plazan kokatua.
1810. urtean eraiki zen eliza bat bertan, hilerri baten ondoan. 1846. urtean behera bota zuten eliza hura, eta haren tokian eraiki zen baseliza hau. [1]
Baselizaren egiturak 9,80 x 6,90 metroko oinplano angeluzuzena du. Eraikinak abside biribil bat eta sakristia gisa erabiltzen den eranskin angeluzuzen bat ere badu, eta nabarmentzen da aurrealdean, sarreran, bi zutabek eta erdian dauden harlanduzko pilareek eusten dioten arkupe txiki bat.
2025. urtean Durangoko Azokak bere aretoen multzora gehitu zuen toki hau, Berbagailua izeneko atala (podcastei dedikatua) bertan kokatu baitzen.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ dot_durangaldea. (2024-11-02). Durangoko Magdalena baseliza, bi mende baino gehiagoko bizitza - DOT Durangaldea. (kontsulta data: 2025-11-24).
- ↑ Durangoko Azoka. (2025-11-19). «Inoiz baino nobedade eta ekitaldi gehiago egongo dira 60. Durangoko Azokan» durangokoazoka.eus (kontsulta data: 2025-11-24).
