Madame Bovary
Madame Bovary | |
---|---|
![]() Jatorrizko edizioa | |
Datuak | |
Idazlea | Gustave Flaubert |
Argitaratze-data | 1857 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Madame Bovary |
Hizkuntza | frantsesa |
Herrialdea |
![]() |
Euskaraz | |
Izenburua | Madame Bovary |
Itzultzailea | Patxi Apalategi |
Argitaratze-data | 1993 |
Bilduma | Literatura Unibertsala |
Orrialdeak | 396 |
ISBN | 9788479922023 |
Madame Bovary[1] Gustave Flaubertek 1857an idatzitako eleberria da. Eleberri errealista hau narratiba modernoaren aitzindaritzat hartzen da.
Flaubert 1851n lan hau hasi zen idazten eta 1857 urtera arte ez zen argitaratu. Agintariek auzitara eraman zituzten Flaubert eta argitaletxea moraltasunaren aurka aritzeagatik, baina errugabe atera ziren.
Enma Bovary, liburuaren protagonista, herri txiki bateko medikuarekin (Charles Bovary) ezkontzen den neska baserritar bat da. Laster aspertuko da bere bizitzaz eta bi gizonen maitale bihurtuko da. Senarra guztiz ezjakina izango da.
Narratzaile orojakilea du eleberriak.
Eduki-taula
Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Patxi Apalategik euskarara ekarri eta Ibaizabal argitaletxearekin argitara atera zuen 1993. urtean, literatura unibertsalaren bilduman. Kepa Altonagak itzulpen hau garai batean egiten ziren euskaraketa kaxkarren eredutzat erabili zuen bere Back to Leizarraga entseguan. Kepa Altonaga, bere entseguan, oso kritiko agertu zen itzulpenarekin eta Patxi Apalategik erabilitako euskara Julio Cortazarren giglikoaren antza zuela adierazi zuen.
Edizio berria, orraztua eta zuzendua[2], atera zuen Elkar argitaletxeak 2012. urtean Urrezko biblioteka sailean.
Zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Madame Bovary hainbat aldiz zinemaratu da. Film aipagarrienak hauexek dira:
- Jean Renoirrek zuzendua (1933). Madame Bovary: Valentine Tessier
- Vincente Minnellik zuzendua (1949). Madame Bovary: Jennifer Jones
- Claude Chabrolek zuzendua (1991). Madame Bovary: Isabelle Huppert
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Madame Bovary ![]() |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
- ↑ Urrezko Biblioteka, "[...]Aspaldi itzulitako obrak direnez eta bitarte horretan euskarak berak hainbat gauza finkatu dituenez, orraztuak eta zuzenduak berrargitaratuko dira itzulpenok".