Madame Grand (margolana)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Madame Grand (margolana)
Jatorria
Sortzailea(k)Élisabeth Vigée Le Brun
Sorrera-urtea1783
IzenburuaMadame Grand (Noël Catherine Vorlée, 1761–1835)
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak92 (altuera) × 72 (zabalera) cm
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaMetropolitan Museum of Art
BildumaMetropolitan Museum of Art
Inbentarioa50.135.2
JabeaJacques Doucet (en) Itzuli
Historia
ErakusketakSalon of 1783 (en) Itzuli

Madame Grand Louise Élisabeth Vigée Le Brun-en 1783ko margolana da. Metropolitan Art of Museum-eko bilduman dago, New York-en. 1783ko Parisko Saloian erakutsi zuten lehen aldiz[1].

Margolaneko protagonista Catherine Grand aktorea da, gerora Talleyrand ministro eta diplomatikoaren emaztea bihurtu zena. Eskuan musika partitura dauka.

Vigee Le Brunen Bacchante, estilistikoki margo honekin lotua bere erotismoan.

Aire erotiko garbi bat dauka erretratuak, Vigee Le Brunek nahita lortua, ezpainetan eta begiradan bereziki, eta estilo bera igartzen den gai erotikoa zuen Vigee Le Brun-en beste margo batean, Bacchante delakoan. Ez da ohikoa begirada desbideratu hori Vigee Le Brun-en lanetan, bere erretratatuek gehienetan zuzen begiratzen baitute margoetan[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. www.metmuseum.org (Noiz kontsultatua: 2019-09-03).
  2. Schama, Simon.. (1989). Citizens : a chronicle of the French Revolution. Viking ISBN 0670810126. PMC 21036771. (Noiz kontsultatua: 2019-09-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]