Madeleine Suediakoa
Madeleine Suediakoa, Hälsingland eta Gästriklandeko dukesa (Madeleine Thérèse Amelie Josephine Bernadotte jaioa; Stockholm, Suedia, 1982ko ekainaren 10a) Suediako printzesa da, Carl XVI.a Gustaf Suediako erregearen eta Silvia Suediako erregina ezkontidearen alaba gazteena da. Suediako printzesa eta Gästrikland eta Hälsinglandeko dukesa da, tronurako oinordetza-lerroan zortzigarrena da.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Madeleine printzesa 1982ko ekainaren 10ean jaio zen, Drottnigholm jauregian, eta Suediako Carlos Gustaf eta Silvia Sommerlath errege-erreginaren hirugarren umea izan zen.[1]
Bataioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1982ko abuztuaren 31n bataiatu zuten, Stockholmeko Errege Jauregiko kaperan. Bere birraitonak, Gustaf VI.a Adolf Suediako erregeak, bere aitonak, Gustaf Adolfo printzeak, bere aitak, Carlos XVI.a Gustaf erregeak eta Viktoria eta Carl Philip haurride nagusiek aurretik erabilitako farfailezko jantzia eraman zuen egun horretan.
Bere aitabitxi eta bataio-amabitxiak Benedicte Danimarkako printzesa, Andres Saxonia-Coburgo eta Gothako printzea, Kristina Suediakoa (1943) printzesa (bere aitaren aldeko izeba) eta Walter L. Sommerlath (amaren aldeko osaba) izan ziren.[1]
Neba-ahizpak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Victoria Suediako printzesa oinordekoa eta Västergötlandeko dukesa, 1977ko uztailaren 14an jaioa.
- Carl Philip Suediako printzea, Värmlandeko dukea, 1979ko maiatzaren 13an jaioa.
Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Madaleinek Stockholm inguruan egin zituen oinarrizko ikasketak, eta bigarren hezkuntza Enskilda Gymnasiet hiriburuan bukatu zuen, ikasketa sozialen ildoa hartuz. 2001ean graduatu zen Bigarren Hezkuntzan.[2]
2001ean, Londresen bizi izan zen sasoi batean, eta hantxe ikasi zuen ingelesa. 2002ko udaberrian Suediako Legedian sarrera-modulu bat ikasi zuen eta European Computer Driving Licence-n ikasi zuen.
2003ko urtarrilean, artearen historia ikasten hasi zen Stockholmeko Unibertsitatean, eta bi seihileko eman zituen bertan. 2004ko udazkenean etnologia ikastaro bat hasi zuen unibertsitate berean. 2006ko urtarrilaren 23an Bachelor of Arts batekin graduatu zen. Artearen historia, etnologia eta historia modernoa Stockholmeko Unibertsitatean. 2007an haur psikologia ikasi zuen unibertsitate berean.[1]
Suediera, ingelesa eta alemana hitz egiten du jariotasunez, eta frantses pixka bat ere bai.[2]
Zaletasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zaldiketaren zale amorratua, horixe izan zen bere interes nagusia, bigarren hezkuntzako ikasketek bere denbora gehiago eskatu zuten arte. Egiten ez badu ere, ekitazioan interesatuta jarraitzen du, eta bere izena daraman sari bat dago kirol horretan.
Bere interesak artea eta barne-diseinua dira.
Ezkontza eta ondorengoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jonas Bergström
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zortzi urtez (2002-2010) Jonas Bergström abokatu suediarrarekin izan zuen harremana.
Konpromisoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009ko abuztuaren 11n, errege-etxeak Madaleineren konpromisoa jakinarazi zuen.[3] 2010eko apirilaren 24an, abokatuaren desleialtasun baten ondorioz, konpromisoa eta ezkongai-harremana hautsi egin zirela iragarri zen.[4]
Christopher O'Neill
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Madaleineren eta Christopher Paul O'Neillen arteko lehen ezkongai zurrumurruak 2011ko urtarrilean izan ziren, elkarrekin lehen aldiz ikusi zituztenean.[5] 2012ko maiatzaren 21ean, errege-etxeak baieztatu egin zuen ezkongaia zela, eta New Yorken elkarrekin bizi zirela iragarri zuen.[6] Biharamunean, Estela Suediako printzesaren bataioan izan zen Christopher.[7]
Konpromisoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012ko urriaren 25ean berretsi zuten ezkontzeko konpromisoa Madaleinek eta Christopher O'Neillek.[8]
2013ko martxoan, Madaleine printzesak ezkondu aurreko agurra eten behar izan zuen, bere izeba amona, Lilian Suediako printzesa, hil zelako.[9]
Ezkontza aurreko ospakizunak 2013ko maiatzaren 19an egin ziren, Errege Jauregiko kaperan.[10]
Ezkontza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezkontza 2013ko ekainaren 8an izan zen, Stockholmeko Errege Jauregiko kaperan. Lars-Göran Lönnermark gotzain emerituak eta Michael Bjerkhagen Suediako Gorteko kongregazioko predikariak eman zuten zeremonia.[11]
Valentino italiarrak diseinatutako soineko bat eraman zuen printzesak, eta Gustaf erregearen diadema deiturikoa erabili zuen.
Drottningholm jauregian egin zen oturuntza.
Christopher O'Neillek uko egin zien printze ezkontide gisa zegozkion tituluei, enpresa-bizitza bat eramaten jarraitzeko. Beraz, ez da Suediako Errege Etxeko kidea, baina bai Errege Familiako kidea.[12]
Seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2013ko irailean, printzesak mezu bat argitaratu zuen bere Facebook kontu pertsonalean, haurdun zegoela esanez.[13] 2014ko otsailaren 20an erditu zen Madaleine bere lehen alabaz, New Yorken (AEB).[14] Otsailaren 26an, Estatu Kontseilu batean, Suediako Carl Gustaf erregeak printzesaren izenak iragarri zituen: Leonore Lilian Maria. Printzesak Gotlandeko dukesa titulua izango zuela ere iragarri zuten.[15]
2014ko abenduaren 19an, Suediako Errege Etxeak printzesa haurdun zegoela berrriz jakinarazi zuen.[16] Printzesak 2015eko ekainaren 15ean erditu zuen bigarren semea, Danderydeko ospitalean (Suedia), Carl Philip nebaren ezkontzara joan eta bi egunera.[17] Urte bereko ekainaren 17an, erregeak iragarri zuen txikiak Nicolas Paul Gustafen izenak eramango zituela eta Ângermanlandeko duke titulua izango zuela.[18]
Bere alaba zaharrenarekin egin zuen bezala, Madaleinek Facebookeko bere profilaren bidez hirugarren aldiz haurdun zegoela iragarri zuen, 2017ko abuztuaren 27an.[19] Printzesak 2018ko martxoaren 9an erditu zuen bere hirugarren alaba, Danderydeko ospitalean (Suedia), Errege Etxeak iragarrita.[20] Printzesa jaio eta hiru egunera jakin zen Adrienne Josephine Alice izango zela haren izena, eta Blekingeko dukerri titulua jasoko zuela.[21]
- Leonor Suediakoa, Gotlandeko dukesa, 2014ko otsailaren 20an jaioa.
- Nicolas, Ångermanlandeko dukea, 2015eko ekainaren 15ean jaioa.
- Adriana Suediakoa, Blekingeko dukesa, 2018ko martxoaren 9an jaioa.
Beste datu batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Christopher O'Neillekin ezkondu ostean, New York hirian bizitzen jarraitu zuen, eta han, bere amak, Silvia Suediako erreginak, sortutako World Childhood Foundationen lan egin zuen.[22]
- 2015ean Londresera joan zen familiarekin. 2018ko udan, printzesa, senar eta seme-alabekin batera, Florida hiri estatubatuarrera bizitzera zihoala iragarri zuten.[23] Erabaki horrek polemika piztu zuen Suedian, Suediako printzeak herrialdean eskolatu behar dituztelako tronurako oinordekotza lerroan jarraitzeko.[24] 2023ko martxoaren 7an, Errege Etxeak iragarri zuen Madaleine printzesa eta haren familia Suediara joango zirela bizitzera 2023ko abuztuan.[25]
- Oscar Suediako printzearen eta Gabriel Suediako printzearen iloben bataio-amabitxia da.[26][27]
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ohorezko aipamen suediarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Serafinen Ordenako dama (2000/06/10).[28]
- Carl XVI.a Gustaf erregearen familiaren Errege Ordenako kidea.[29]
- Carl XVI. Gustaf erregearen 50. urteurrenaren oroitzapenezko domina (1996/04/30).
- Viktoria printzesa oinordekoa Daniel Westlingekin lotu izanaren oroitzapenezko domina (2010/06/19).[30]
- Carl XVI. Gustaf erregearen Rubí Jubileuaren Oroitzapenezko Domina (2013/09/15).[31]
- Carl XVI. Gustaf erregearen 70. Urteurrenaren Oroitzapenezko Domina (2016/04/30).[32]
- Carl XVI. Gustaf erregearen Urrezko Jubileuaren Oroitzapenezko Domina (2023/09/15).
Atzerriko ohorezko goraipamenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alemaniako Errepublika Federaleko Merituaren Ordenako Gurutze Handiko Dama (Alemaniako Errepublika Federala, 2003/05/20).[33]
- Jordaniako Izarraren Ordenako Kordoi Handiko Dama (Jordaniako Haxemi Erresuma, 2003/10/07).
- Hiru Izarren Ordenako Ofizial Handia (Letoniako Errepublika, 2005/03/31).
- San Olaf Ordenako Gurutze Handia dama (Norvegiako Erresuma, 2005/09/01).[34]
- Malaysiako Koroarekiko Leialtasunaren Ordenako Komandantea (Malaysiako Erresuma, 2005/09/14).
- Rio Brancoko Ordenako Gurutze Handia dama (Brasilgo Errepublika Federala, 2007/09/05).[35]
- Zerbitzu Leialaren Ordenako Gurutze Handiko Dama (Errumania, 2008/03/11).[36]
- Nassauko Adolforen Ordenako Gurutze Handiko Dama (Luxenburgoko Dukerri Handia, 2008/04/15).[37]
Armak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d «HRH Princess Madeleine» Swedish Royal Court.
- ↑ a b «Princess Madeleine: Biography» Hello Magazine.
- ↑ «Magdalena de Suecia anuncia su compromiso matrimonial» El Mundo 11 de agosto de 2009.
- ↑ «La princesa Magdalena de Suecia rompe con su prometido después de ocho años» El Mundo 24 de abril de 2010.
- ↑ La prensa sueca desvela la identidad del supuesto nuevo amor de Magdalena de Suecia. 17 de enero de 2011.
- ↑ Magdalena de Suecia se va a vivir con su novio, Chris O´Neill, a Nueva York. 21 de febrero de 2012.
- ↑ Los príncipes de Suecia bautizan a la pequeña Estela. 22 de mayo de 2012.
- ↑ La casa real sueca anuncia el compromiso de la princesa Magdalena. 25 de octubre de 2012.
- ↑ De Diego, Sara. (11 de marzo de 2013). Magdalena de Suecia interrumpe su despedida de soltera por la muerte de la princesa Lilian. .
- ↑ «Las amonestaciones prenupciales de Magdalena de Suecia y Chris O'Neill» Revista Hola 13 de mayo de 2013.
- ↑ «Boda Real: Magdalena de Suecia y Christopher O'Neill» Revista Hola.
- ↑ Chris O’Neill ha renunciado al título que le corresponde al contraer matrimonio con Magdalena de Suecia. 21 de mayo de 2013.
- ↑ La princesa Magdalena de Suecia anuncia su embarazo. 3 de septiembre de 2013.
- ↑ Magdalena de Suecia, madre de una niña. 21 de febrero de 2014.
- ↑ La hija de Magdalena de Suecia se llamará Leonor Lilian María. 26 de febrero de 2014.
- ↑ Magdalena de Suecia, embarazada de su segundo hijo. 19 de diciembre de 2014.
- ↑ Dos días después de la boda de su hermano, Magdalena de Suecia da a luz a su hijo. 15 de junio de 2015.
- ↑ El nombre del segundo hijo de Magdalena de Suecia. 17 de junio de 2015.
- ↑ Pérez, Olga. (28 de agosto de 2017). Magdalena de Suecia, embarazada de su tercer hijo. .
- ↑ Magdalena de Suecia da a luz a su tercer hijo, una niña. 9 de marzo de 2018.
- ↑ Magdalena de Suecia desvela el nombre de su tercera hija. 12 de marzo de 2018.
- ↑ «Princess Madeleine talks about her work with Childhood USA» Swedish Royal Court.
- ↑ El traslado de Magdalena de Suecia a Florida desata ríos de tinta y trae sorpresas de última hora. 8 de agosto de 2018.
- ↑ La polémica mudanza de Magdalena de Suecia a Estados Unidos. 8 de agosto de 2018.
- ↑ Prinsessan Madeleine med familj flyttar till Sverige. Casa Real de Suecia 7 de marzo de 2023.
- ↑ Oscar de Suecia tendrá cinco padrinos de bautismo como su hermana, tres de ellos de la realeza. 26 de mayo de 2016.
- ↑ Cinco padrinos de bautizo para Gabriel de Suecia. 1 de diciembre de 2017.
- ↑ Aanmoen, Oskar. (20 de julio de 2017). «Taking a look at the Royal Order of the Seraphim» Royal Central.
- ↑ Nobel Banquet. 10 de diciembre de 2012.
- ↑ «Commemorative Medal for the Wedding of Crown Princess Victoria & Prince Daniel 2010» www.medals.org.uk.
- ↑ «Jubileo del Rey Carlos XVI Gustavo de Suecia» Bekia 16 de septiembre de 2013.
- ↑ Así fue la cena de gala por el 70 cumpleaños del rey Carlos Gustavo de Suecia. 1 de mayo de 2016.
- ↑ «State Visit from Germany to Sweden» The Royal Forums 20 de mayo de 2003.
- ↑ «Tildelinger av ordener og medaljer» Kongehuset.
- ↑ «DOU 6/09/2007» Diário Oficial da União 6 de septiembre de 2006.
- ↑ «State visit from Romania» Swedish Royal Court.
- ↑ «Galamiddag på Kungliga slottet» Sveriges Kungahus.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Suediako Errege Etxearen webgune ofiziala
- HRH Princess Madeleine artxibatua . (Ingelesez) Suediako Errege Etxearen webgune ofizialean.