Madeleine Vionnet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Madeleine Vionnet

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarie Madeleine Valentine Vionnet
JaiotzaChilleurs-aux-Bois1876ko ekainaren 22a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaParis
HeriotzaParisko 16. barrutia1975eko martxoaren 2a (98 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Jacques Doucet (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmoda-diseinatzailea eta enpresaburua
Enplegatzailea(k)Callot Soeurs (en) Itzuli  (1901, 1900 -
Jacques Doucet (en) Itzuli  (1907 -

Madeleine Vionnet (Chilleurs-aux-Bois, Loiret, Frantzia, 1876ko ekainaren 22aParis, 1975eko martxoaren 2a) moda diseinatzaile frantziarra izan zen. Modaren historioan itzal handiko diseinatzailea izan zen.

Pariseko diseinatzailerik famatuenetakoa izan zen 1919-1939 arteko urteetan. Azpimagarria da bere bias mozketaren erabilpena jantziak egiteko.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diru gutxiko familia batean jaio zen, 1876ko ekainaren 22an, Chilleurs-aux-Bois-en. Bost urte zituenean, Vionnet bere aitarekin Aubervilliers-era joan zen bizitzera. Eskola utzi zuen 12 urte zituenean eta bere ikasketak hasi zituen jostun bezala. 18 urterekin ezkondu zen baina denbora gutxi pasa zen bere senarra utzi zuen arte, Londresera joateko. Londresen, lan egin zuen Kate Reilyrentzat, errege familiaren hornitzailea zena.

Madelein Vionnet-en soinekoa

Vionnet Parisera bueltatu zen eta sei urtez egon zen Callot Seurs moda etxean lan egiten.

Vionnetek Jaques Doucet-entzat diseinatu zuen 1907 eta 1911 urteen artean, baina bere estiloa eta Doucet-en etxearen estiloa ez ziren bat etortzen.

Bere lehenengo denda 1912an zabaldu zuen, Vionnet izenekoa, Parisen. Bere jantzietako etiketak josten lehena izan zen. 1914an, Lehenengo Mundu Gerra zela eta, bere moda etxea ixtera behartuta izan zen arren, 1923an berriro bueltatu zen negoziora eta moda etxe berri bat zabaldu zuen Pariseko Avenue Montagne kalean. Denda berri hori egiteko Ferdinand Chanut arkitektuarekin, George de Feure dekoratzailearekin eta René Lalique eskultorearekin lan egin zuen. Vionnet bihurtu zen diseinatzaile garrantzitsuenetakoa Parisen eta bere moda etxeari “Modaren Tenplua” deitzen zioten. 1925ean bere negozioa handitu zuen eta Nueva Yorken denda bat zabaldu zuen.

Vionnet-en bias mozketarekin egindako arropak goi-mailako joskintza menperatu zuten 30eko hamarkadan. Bere gonak azken joerak ezartzen zituzten beti eta askotan aktoresa famatuak janzten zituzten, hala nola, Marlene Dietrich, Greta Garbo, Katharine Hepburn eta Joan Crawford. Goitik behera aldatu zuen janzkera modernoa.

Asko borrokatu zuen copyright-aren legeak modari eragin ahal izateko eta bere lan metodoan finkatu zituen garaiarako oso iraultzaileak ziren hainbat ohitura: oporrak eta amatasun-baja ordaintzen zituen, medikua eta dentista bere langileentzako kontratatu zuen… Bere tailerrean baldintza onak egon zitezen saiatu zen, hala nola, argi naturala eta aireztapen egokia.

Moda gorroto zuen, beraren ustez, iraunkorra ez zelako. Berak lan egin zuen soinekoaren eta gorputzaren harreman on bat lortzeko.

Bere moda etxea itxi zuen 1939an, 63 urtekin, Bigarren Mundu gerra zela eta, eta 1940an erretiratu zen. Bere bizitza osoan 12.000 jantzi egin izan zituen.

2008an Matteo Marzottok eta Gianni Castiglionik firma erosi zuten eta hainbat diseinatzaile aldaketa egon eta gero, Goga Ashkenazik markaren akzio gehienak erosi zituen eta gaur egun Vionnet-en zuzendaria da.

Estiloa eta Teknika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bias mozketa

Coco Channel bezala, Madeleine Vionnet ezaguna da jantzi formal eta zurrunetatik urruntzeagatik. Vionneten esaldi famatuenetakoa da “emakume batek irribarre egiten ari denean, bere soinekoak berarekin irribarre egin behar du”. Bera ezaguna izan zen emakumearen forma naturala nabarmentzen zuten jantziak egiteagatik, beraz, emakumearen gorputza eraldatzen zuten gauzak saihesten zituen. Greziar arteak eragin handia izan zuen Vionnet-en jantzietan, greziar jantziak gorputzaren inguruan flotatzen zutelako, gorputzaren forma aldatu baino. Bere estiloa oso gutxi aldatu zen urteetan zehar.

1920an Vionnet oso famatua izan zen bias mozketarekin egindako jantziengatik. Bera ez zen izan bias mozketaren asmatzailea, baina bai izan zen bias mozketarekin jantzi osoak egin izan zuen lehenengoa. Bias mozketa oihalaren harien zentzuarekiko diagonalean moztean datza. Vionnetek mozketa diagonalak baliatuz emakumearen kurbak estaltzen zituen, honek mugimendua eta erosotasuna ematen du.

Vionnetek bazekien zein ohialak harmonizatzen zuten ondo emakumearen gorputzarekin mugimenduaren arintasuna adierazteko behin bias mozketarekin eginda.

Bere jantzien estiloak sinpleak iruditu arren, Vionnet-en prestaketa prozesua oso luzea zen: mozketa, ohiala tolesduraz betetzea, panpinak bere diseinuen miniaturekin janztea… Erabilitako ohialen artean satin, gabardina eta crepea zeuden. Askotan behar zuen ohialaren baino bi metro gehiago eskatzen zuen, tolesdura asko egin ahal izateko.

Diseinatzaile onenetariko bat bezala jotzen da. Bera modaren arkitektua zen. Oihala eta lerroa bezeroaren arabera aukeratzen zuen eta doitasun matematikoarekin mozten zuen. Lehenik eta behin, diseinu gehienak egurrezko manikietan lantzen zituen, forma etengabe erortzen uzten hauen inguruan bere gustura egokitzen zen arte. Berak asmatu zuen arropa mozteko tesknika sesgatua, arroparen neurriak betirako aldatuko zituenak. Vionneten Mozketa sesgatu batek kremaileren edo lotzeko beharrik gabeko jantziak baimentzen zituen.

Bere arropa famatua zen emakumearen forma naturala areagotzeagatik, kortseak, betegarriak eta zurruntasunak saihestuz.

Vionneten lanak mundu osoko museoetan agertzen dira. Abstrakziora jotzen dute eta gorputzean zehar erritmo sentsazioa lortzen dute.  Izarren diseinuak, zirkuku gurutzatuak, lore zirkular gurutzatuak, gerrian estutzen direnak, eta bularraldean eta aldaketan zabaltzen direnak.

Vionetek sortzeko talentu handia zuen, eta bere sorkuntzei dotoretasuna emateko grina, bi konbinazio hauek emaitza sofistikatu eta bikainak lortzeko aukera ematen zioten Aipagarria da marfilezko kolorea zeukan gaueko soinekoa (1935), maisulatzat hartzen da. Bere erorketa perfektua jostura bakar batez osatua dago. Vionetek geometriarekiko pasioa zeukan, hori izan liteke  forma sinpleekin (karratua, triangelua...) hain ondo moldatzeko arrazoia. Ezerk ez zuen lerroa apurtzen, doitasun milimetrikoa zeukan, gehiena burutik pasatzen zen , jertse baten moduan. Gainera, jantzi maskulinoak emakumearen figurara egokitu zituen. Vionneten lanak 4 ezaugarri garrantzitsuk osatzen dute: proportzioa, Jay Hambidgen simetrietan inspiratzen zen; oreka, iraganeko teoriekin zerikusia zuena; mugimendua, bies mozketan irudikatzen zuen, soinekoaren ideia bigarren azal bat izatea zen; egia, sinplifikazio arketipoa, greziarrengan inspiratua.

Hurrengo diseinatzaileenganako eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vionnet XX. mendeko diseinatzailerik garrantzitsuenetakoa kontsideratuta dago, beste diseinatzaileengan eragin handia izan duena, hala nola, Ossie Clark, Halston, John Galliano, Comme des Garçons, Azzedine Alaia, Issey Miyake eta Marchesa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[1][2][3][4][5]

  1. FashionModelDirectory.com, The FMD -. «Madeleine Vionnet - Fashion Designer | Designers | The FMD» The FMD - FashionModelDirectory.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-03).
  2. (Ingelesez) «Madeleine Vionnet» Vionnet (Noiz kontsultatua: 2018-05-03).
  3. (Ingelesez) Madeleine Vionnet. 2018-01-11 (Noiz kontsultatua: 2018-05-03).
  4. «Vionnet» Vogue (Noiz kontsultatua: 2018-05-03).
  5. (Gaztelaniaz) «Descubriendo a Madeleine Vionnet | Entre costuras por Lourdes Montes» blog.hola.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-03).