Madonna Dreyfus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Madonna Dreyfus
Madonna della melagrana'
Lorenzo di Credi - Madonna Dreyfus.jpg
Jatorria
Sortzailea Lorenzo di Credi Itzuli
Sorrera-urtea 1470(e)ko hamarkada (egutegi gregorianoa)
Jatorrizko izenburua Madonna and Child with a Pomegranate
Mugimendua Italian Renaissance Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta zura
Zabalera 13,4 zentimetro
Altuera 16,5 zentimetro
Genero artistikoa Christian art Itzuli eta arte sakroa
Deskribapena
Kokapena
Lekua Washingtongo Arte Galeria Nazionala
Bilduma Washingtongo Arte Galeria Nazionala eta Samuel H. Kress Collection Itzuli
Inbentarioa 1952.5.65
Argumentu nagusia Madonna and Child Itzuli

Madonna Dreyfus, baita ere Mingranako Ama Birkina izenburuaz ezagutua, ohola gainean margotutako olioa da. Bere tamainua txikikoa da eta Italiako Pizkundekoa da. Washingtongo Arte Galeria Nazionalean erakusten da, Samuel H. Kress-ek, 1952an, museo honi arte-lana eman ondoren.[1] Margolanaren izena bere lehenengo jabearen izenetik dator, Parisen bizi zen Gustave Dreyfus.

Egile ezezaguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun egilearen izenaz espezialistak ez dira ados jartzen. Iritzi oso desberdinak eman dira, besteak beste, margolana Leonardo da Vincirena, Verrocchiorena edo Lorenzo di Credirena dela esan da. Kritikari gehienentzat Haurtxo Jesusen errepresentazioa ez da oso ona eta horrek bati edo besteari egoztea mugatzen du. Zenbait iritziren arabera Leonardoren gazte garaiko lana izan daiteke. Hori izan zen Wilhelm Suidaren iritzia, 1929an. Beste arte-historiadoreen ustez, esaterako Shearman eta Morelli, margolana Verrochiorena da.[2]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ama eta haurra etxe baten barruan daude baina leihoetatik kanpoko paisaia ikusten da. Paisaia, pizkundean ohikoa izaten zen moduan, oso ordenatua eta gizakiaren neurrira egina da. Ama begi itxita edo beheko aldera bedira ditu, eserita dago eta haren zangoen gainean haurra biluzik eta zutik dago. Emakumeak, oso gaztea, XV. mendeko arropak jazten ditu eta eskuan mingrana bat du, emankortasunaren sinboloa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. www.lahornacina.com/semblanzasdavinci.htm
  2. Milena Magnano, Leonardo, collana I Geni dell'arte, Mondadori Arte, Milano 2007. ISBN 978-88-370-6432-7

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Madonna Dreyfus Aldatu lotura Wikidatan