Madres paralelas
| Jatorria | |
|---|---|
| Argitaratze-data | 2021 |
| Izenburua | Madres paralelas |
| Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
| Jatorrizko herrialdea | Espainia |
| Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | film dramatikoa |
| Iraupena | 123 minutu |
| Kolorea | koloretakoa |
| Grabazio lekua(k) | Madril |
| Zuzendaritza eta gidoia | |
| Zuzendaria(k) | Pedro Almodóvar |
| Gidoigilea(k) | Pedro Almodóvar |
| Antzezlea(k) | |
| Ekoizpena | |
| Ekoizlea | Agustín Almodóvar Esther García Rodríguez |
| Konpainia ekoizlea | El Deseo Sony Pictures Radiotelevisión Española Remotamente Films (en) |
| Edizioa | Teresa Font |
| Bestelako lanak | |
| Musikagilea | Alberto Iglesias |
| Argazki-zuzendaria | José Luis Alcaine |
| Langileak | [[Javier Jaén Benavides (en) ]] |
| Fikzioa | |
| Kontakizunaren tokia | Madril |
| Argumentu nagusia | amatasuna, descent (en) |
| Historia | |
| Jasotako sariak | |
| Nominazioak | |
Madres paralelas 2021eko Pedro Almodóvar espainiar zinema zuzendarien film dramatikoa da.
2021eko Veneziako Mostran estreinatu zen eta eta Emakumezko aktore onenaren Volpi Kopa (Penélope Cruz) irabazi zuen.[1]
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erditzeko puntuan dauden bi emakumek, Janisek eta Anak, ospitaleko logela batean elkar ezagutzen dute; kasualitatez, biak ezkongabeak dira eta, gainera, biak testuinguru berberean geratu ziren haurdun: istripuz. Filmaren mamia pertsonaia bakoitzaren ikuspuntuak osatzen du, hau da, bizitzea tokatu zaien egoera interpretatzeko eta baloratzeko moduak.[1]
Batetik, Janis, adin ertaineko emakume bat, bere egoeragatik harro-harro dago, eta haurraz erditzeko irrikaz. Ana, bestetik, nerabea da, eta txanponaren ifrentzua suertatzen zaio: beldurrez dago haurdunaldiarekin, eta damu da umedun geratu izanaz; gainera datorkion sentimen uholdeak guztiz traumatizatuta eta blokeatuta egotera darama.[1] Horiek horrela, bi logelakideek ospitaleko korridoreetan barrena paseatzeari ekiten diote, apurka-apurka. Hasieran ia-ia hitzak trukatzeko gai ez diren arren, denboraren poderioz eta korridoreetako osteratxoei esker, lagun bihurtzen hasten dira.[1]
Azkenean, bien arteko harremana izugarri estutzen eta korapilatzen da, eta bien bizitzak betiko aldatzen dira, ospitalean elkarren ondoan igarotako denboraren eta esperientzien poderioz.[1]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Penélope Cruz: Janis
- Aitana Sánchez-Gijón: Teresa
- Milena Smit: Ana
- Israel Elejalde: Arturo
- Julieta Serrano: Brígida
- Rossy de Palma
- Daniela Santiago
- Adelfa Calvo
- José Javier Domínguez
- Ana Peleteiro
- Inma Ochoa
- Trinidad Iglesias
- Carmen Flores
- Arantxa Aranguren
- Alice Davies
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 2021eko filmak
- Pedro Almodóvarrek zuzendutako filmak
- Pedro Almodóvarrek idatzitako filmak
- Penélope Cruzek antzeztutako filmak
- Rossy de Palmak antzeztutako filmak
- Aitana Sánchez-Gijónek antzeztutako filmak
- Milena Smitek antzeztutako filmak
- Julieta Serranok antzeztutako filmak
- Daniela Santiagok antzeztutako filmak
- Adelfa Calvok antzeztutako filmak
- Agustín Almodóvarrek ekoitzitako filmak
- Esther García Rodríguezek ekoitzitako filmak
- El Deseok ekoitzitako filmak
- Sony Picturesek ekoitzitako filmak
- Radiotelevisión Españolak ekoitzitako filmak
- Zinema zirriborroak
- Espainiako film dramatikoak
- Haurdunaldiari buruzko filmak
- Erreferentziatan akatsak dituzten orrialdeak