Madurodam
Madurodam (maːdyroːdɑm ahoskatua) Herbehereetako gobernuaren egoitza den Hagako Scheveningen auzoan dagoen miniaturazko parke bat da. 1:25 eskalan eginiko herbeheretar herri baten eredua da, herrialdean zehar dauden zenbait herbeheretar eraikin eta monumentuz osatua. Erakargarritasun turistiko garrantzitsu hau 1952an eraiki zen, eta ordutik 10 milioi pertsonak bisitatu dute. Miniaturazko parkea George Maduroren omenez izendatu zen, herbeheretar erresistentziaren kide bezala nazien okupazio indarren aurka borrokatu zen eta 1945ean Dachaugo kontzentrazio-esparruan hil zen Curaçaotar zuzenbide ikasle bat.
1952ko uztailaren 2an garai hartan nerabea zen Beatriz printzesa Madurodamgo alkate izendatua izan zen, honen ondoren, bere herritik ibilaldi bat egin zuelarik. Beatriz Herbehereetako erregina bihurtu zenean, Madurodamgo alkate funtzioari uko egin zion. Gaur egun, Madurodamgo alkatea eskualdeko eskoletako 25 ikaslek osatutako udal gazteri kontseilu batek aukeratzen du.
Atrakzio hau izan zen Storybook Land eta munduko miniaturazko parkerik handiena den Catalunya en Miniatura eraikitzeko inspirazio iturri izan zen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Nederlanderaz)Madurodamen webgune ofiziala