Mae Jemison

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mae Jemison
Mae Carol Jemison.jpg
Bizitza
Izen osoa Mae carol Jemison
Jaiotza Decatur (Alabama)1956ko urriaren 17a (63 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa afro-amerikarra
Heriotza  (63 urte)
Hezkuntza
Heziketa Stanford Unibertsitatea 1977) Zientziatan graduatua, Artean graduatu : Ingeniaritza kimiko, African American studies Itzuli
Weill Cornell Medicine Itzuli 1981) Doctor of Medicine Itzuli
Stanford University School of Engineering Itzuli
Jarduerak
Jarduerak astronauta, medikua, katedraduna, fisikaria, aktorea eta ingeniaria
Enplegatzailea(k) NASA
Jasotako sariak
Kidetza Alpha Kappa Alpha Itzuli
American Association for the Advancement of Science Itzuli
Astronauta
Misioak STS-47 Itzuli
Misioen entseina(k) STS-47
Denbora espazioan 11.430,383333333 minutu
IMDb nm0420648

Mae Jemison (Decatur, Alabama, 1956ko urriaren 17a) estatubatuar ingeniari, mediku eta NASA-ko astronauta da. Espaziora bidaiatu zuen lehenengo emakume afro-amerikarra da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urratsak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charles eta Dorothyren hirugarren alaba da. Gurasoek, arotza eta irakaslea hurrenez hurren oso serio hartu zuten alabaren heziketa. [1]Oso gaztetatik argi zuen zientzilaria izan nahi zuela eta Bigarren Hezkuntzan sartu orduko bazegoen espazioaren gaiaz interesatuta. 16 urterekin graduatu zen Bigarren Hezkuntzan eta Stanfordeko Unibertsitatean beka batekin ikasi zuen, ingenieritza kimikoko graduatua lortuz. Ostean, 1981. urtean medikuntzan doktoratu zen Cornell Unibertsitatean [2]eta 1983-85 bitartean Cuerpo de Paz taldearekin bat egin zuen, eskualdeko mediku militar gisa arituz Mendebaldeko Afrikan, bereziki Sierra Leonan eta Liberian.

Astronauta lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987ko ekainaren 4an NASAko astronauten formakuntza programan onartu zuten lehen emakume afroamerikarra izan zen Mae Jemison eta 1992an, berriz, espazioara bidaiatu zuen lehen emakume afroamerikarrean bihurtu zen. [3]Endeavour ontzian bidaiatu zuen STS47 misioan eta espazioan eman zituen 8 egunetan. Mae Jemisonek esperimentuak egin zituen grabitate ezaren eta zinetosiaren inguruan bai tripulazioarekin bai bere buruarekin.Guztira, 190 orduz egon zen espazioan. 1987tik 1993ra NASAn zerbitzatu ondoren, Jemisonek Jemison Group, Inc., sortu zuen, sateliteetan oinarritutako ALAFIYA telekomunikazio sistema garatu zuena. Sistema honen asmoa garapen bidean dauden herrialdeetako mediku zaintza hobetzea zen.[4]

Irakasle lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurumen ikasketen programan irakasle izan zen Dartmoutheko Unibertsitatean, garapen bidean dauden herrialdeetako aurrerapen teknologikorako Jemison Institutua zuzendu zuelarik bertan. Bere egungo proiektuen artean, Afrikan osasuna hobetzea eta garapen bidean dauden herrialdeen aurrerapen teknologikoan daude enfokatuta.

Mae Jemison Cornell Universityn eta Dartmouth Collegen irakasle izan da 1995tik 2002ra. American Chemical Society, Association for Space Explorers eta American Association for the Advancemente of Science bezalako erakunde zientifikoetan parte hartzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://mujeresconciencia.com/2019/05/31/mae-jemison-la-nina-que-sonaba-con-ir-al-espacio-y-se-convirtio-en-la-primera-mujer-afroamericana-que-lo-consiguio/