Edukira joan

Maeztu

Koordenatuak: 42°44′N 2°27′W / 42.73°N 2.45°W / 42.73; -2.45
Wikipedia, Entziklopedia askea
Maeztu
 Euskal Herria
Herriko kale nagusia.
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaArraia-Maeztu
Geografia
Koordenatuak42°44′N 2°27′W / 42.73°N 2.45°W / 42.73; -2.45
Demografia
Biztanleria335 (2022)

Maeztu Arabako hego-ekialdeko herri eta kontzeju bat da, Arraia-Maeztuko udalerriko herriburua. Arraia udalerriaren herriburua izan zen, 1958an udalerri hori desagertu zen arte. Gesalba eta Zalmadura herri hustuak ere kontzejuaren parte dira.

A-132 errepidearen ondoan dago kokatuta, Gasteiz (Araba) eta Lizarra (Nafarroa Garaia) artean.

Ekainaren 16an dira jaiak, San Adrianen omenez.

Kontzejua itsas mailatik gorago 658 metroko altitudean dago, Arburu edo Iturrietako mendien magalean (1150-1160 m).

Herri mugakideak ditu iparraldean Aletxa, hegoaldean Durruma Kanpezu, ekialdean Done Bikendi Harana, eta mendebaldean Apilaiz.

Kale Nagusia 1915. urtearen inguruan

Herriaren izena lehen aldiz dokumentatuta dago 1025. urteko Donemiliagako goldean, Bahaeztu formarekin, Harrahia (gaurko Arraia) toponimoaren ondoan. Herriko lehen jaunak Juan Ruiz de Gaona eta Catalina de Rojas izan ziren. Gaztelako Enrike II.a erregeak jaurerri titulua eman zion 1369ko maiatzaren 12an. Gaona familiak XV. mendean Maestu dorrea eraiki zuen eta Sanchez de Samaniego familiak XVII. mendean berriztu zuen. Gaur egun, ordea, ez dago haren aztarnarik.[1]

1632an, Diego Sánchez de Samaniego y Gamarra jaunak Felipe IV.a espainiar erregeari herribildua erosi zion eta, horrela, berriro bilakatu zen jaurerri. Jabeetariko bat Félix María Samaniego idazle ezaguna izan zen.

Bidegurutze batean egonda, Gasteiz eta Lizarra arteko bidean, bai eta Gipuzkoa eta Errioxaren artekoan ere, hainbat ostatu zeuden herrian, eta demografikoki gehiago hazi zen inguruko herriak baino, batik bat XVI. eta XVIII. mendeen artean.

Kokapenagatik, Independentziako gerran herri estrategikoa izan zen. Lehenengo gerra karlistan, are garrantzitsuago bilakatu zen, bertan liberalek 15 hilabetez Zumalakarregiren tropen setioari aurre egin baitzioten 1835ean, amore eman behar izan zuten arte. Herribildua defendatzen zutenak, Córdoba jeneralaren agindupean egon ziren eta gotorleku guztiak kendu zituzten atzera egitean, etsaiak ez aprobetxatzeko.

Herriaren oparotasuna ezaguna izan zen XVIII. mendean zeuzkan burdinolak zirela eta, eta gero, XX. mendearen hasieran, asfalto meategiengatik. XX. mendearen erdialdean, 1929 eta 1967 urteen artean, martxan egon zen Anglo-Vasco-Navarro trenbidea, Maeztun geltoki garrantzitsua zuena, Gasteiz eta Lizarraren arteko tartean.

Maeztuko biztanleria

Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
6 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)ArgandoñaAndolluTrokonizIxonaEgiletaAzazetaBirgaragoienBirgarabarrenMaeztuAtauriAntoñanaSantikurutze Kanpezu (gasolindegia)Santikurutze Kanpezu (markesina)ZuñigaAzeduAntzinMendilibarriMurietaZufiaZubielkiLizarra (zezen-plaza) Lizarra
(geltokia)

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
18 Maeztu Durruma KanpezuKorresErroetaErroitegiSabandoIbisateAreatzaMusituZekuianoAletxaElortzaApilaiz Maeztu

Gaur egungo zerbitzuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontsultategi medikoa, ikastetxe eta liburutegi publikoak ditu gaur egun herriak. Halaber, herri kulturaren zentroa dago, eta CEDER institutua, landa-eremuko garapenerako. Kirol-gunea dago, pilotalekua, bolatokia eta Zumalde parkea.

Arkitektura ondarea eta bestelakoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horrela deskribatzen zuen Pascual Madozek herria 1846an: "Tiene 79 casas de regular construccion que forman calles mal alineadas, casa de conc., escuela de ambos sexos dotada con 30 fan. de trigo y varios réditos de un censo; igl. parr. dedicada á la Sta. Cruz y servida por 3 beneficiados, uno de ellos con titulo de cura, de nombramiento del ordinario y aquellos de presentacion del cabildo que nombra tambien al sacristan; en la sacristía existe el archivo del valle y hermandad de Arraya, bajo la custodia del párroco, alcalde y procurador síndico: hay 2 ermitas bajo la advocacion de San Martin y Ntra. Sra. del Campo: esta última del tiempo de los godos: el cementerio se halla fuera de la pobl. y en parage que no perjudica á la salud pública".

Hauek dira, bestela, gaur egun dauden ondasunik nabarmenak:

  • Gurutze Santuaren Asmakuntzaren eliza: XV. mendearen bigarren erdialdean eraikia, eta XVII. mendean handitutakoa. Dorreko hegoaldean erlojuan badauka "Papamoscas" izeneko irudi bitxia.
  • Samaniegotarren jauregia[2]: XVII. mendekoa, estilo barrokoa eta klasizista nahasten dituena. Aurreko aldea harlanduz egina du, eta gainerako hormak manposteriazkoak dira. Lehen solairuan hiru balkoi ikusten dira, harrizko zoru edo erlaitz molduratuekin, eta bigarren solairuan bi leiho. Leiho horien artean, jauregiaren armarria dago. 2004an berriztatu zuten.
  • Zortzi hodietako iturria, herriko plazan: 1865ean egindakoa, itxura oktogonalarekin.
  • Aranegitarren etxea.
  • Obi eta Gesaleko leizeak.[3]
  • Herrian hiru zubi daude: San Joanen zubia (1772), Errotaren zubia (1802) eta Burdinola zubia.

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Maeztu / Maestu» Ayuntamiento de Arraia-Maeztu · Arraia-Maeztuko Udala 2019-03-21 (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).
  2. Samaniego Jauregia (Euskadiko Ondare Kulturala, www.hiru.eus).
  3. Peñas de Obi (Mendikat).
  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba