Mafrako jauregi nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mafrako jauregi nazionala
Mafra May 2013-2.jpg
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 38° 56′ 13″ N, 9° 19′ 35″ W / 38.936922°N,9.326395°W / 38.936922; -9.326395Koordenatuak: 38° 56′ 13″ N, 9° 19′ 35″ W / 38.936922°N,9.326395°W / 38.936922; -9.326395
Arkitektura
Arkitektoa João Frederico Ludovice Itzuli
Estiloa Arkitektura neoklasikoa
Gizateriaren ondarea
Irizpidea (i), (ii), (iv) eta (vi)
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea 2019-07-07 (? bilkura)
Webgunea http://www.palaciomafra.pt/ www.palaciomafra.pt
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Mafrako jauregi nazionala (portugesez: Palácio Nacional de Mafra) Portugalgo Mafra hiriko jauregi barroko eta neoklasikoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joanes V.a Portugalgoak 1711ean bere emazte Maria Ana Austriakoari zin egin zion ondorengo bat emanez gero jauregi bat eraiiko zuela. Bragantzako Barbara printzesa jaio zenean, 1717an jauregia eraikitzearik ekin zion. Jauregia bere ehizaleku gogokoenaren ondoan eraikitzea erabaki zuen eta errege familiaren bigarren egoitza bihurtu zen. João Frederico Ludovice arkitektu alemaniarrak diseinatu zuen eta basilika ardatz hartuta inguruan simetrikoki hedatzen den eraikina da.

Hurrengo erregeek ez zuten ordea oso gogokoa, gelak tristeak iruditzen baizitzaizkien, eta ehiza jardueretarako baino ez zuten erabili. 1807an frantziarrek Portugal inbaditzean errege familiak Brasilera egin zuen alde eta Junot jeneralak erraz hartu zuen jauregia. Dena dela urte berean Wellingtonek askatu zuen. Hurrengo urteetan frantziskotarren esku gelditu zen, 1834an ordena erlijiosoak debekatu ziren arte. 1849an monasterioa egoitza militarra bihurtu zen.

XX eta XXI mendeetan hainbat berriztatze lan izan ditu.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aurrealdea: Inguruko kareharriarekin egin zen. 220 metrotako luzera dauka eta alboetan kupuladun bi dorre daude. Erdialdean marmol zurizko basilika dago eta 68 metrotako garaiera duten bi dorre ditu. Alboetan errege familiaren egoitza diren eraikinak daude.
  • Basilika: 63 metroko luzera duen gurutze latindarra da. Carrarako marmolarekin egindako eskultura handiak ditu.
  • Monasterioa: Frantziskotarrek erabili zuten eraikin errektangularra da. 300 monjeren gelak ditu.
  • Errege egoitza: Bigarren solairuan dauden gela zabalak dira. Erregearen eta erreginaren gelak 200 metroko distantziara daude, bakoitza mutur batean. Hainbestekoa zen distantzia, erregeak gela uzten zuenean erreginari tronpeta bidez abisatzen zitzaiola. Bedeinkapen gelako balkoitik (Sala da Benção) agurtzen zuen errege familiak azpian bildutako jendetza.
  • Liburutegia : Rokoko estiloko gela da eta bigarren soaliruan dago. Jauregiko altxorretako bat da. Manuel Caetano de Sousak eraiki zuen eta 88 metrotako luzera dauka. XIV eta XIX mende arteko 35.000 liburu dauzka.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mafrako jauregi nazionala Aldatu lotura Wikidatan