Magallaes-Elkano espedizioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Magallaes-Elkano espedizioa gizakiaren historian izandako lehen zirkumnabigazioa izan zen.

Magallaesek, lurra biribila zirudiela ikusita, Molukak Uharteetara joateko zuzeneko komertzio ibilbide bat sortu nahi izan zuen. Irla hauek, “espezien uharteak” bezala deitzen zituzten Europan, Europako sukaldaritzaren salgairik preziatuenak bertatik ateratzen zirelako.

Hala ere, Portugalgo erregeak, Don Fernandok, Afrika inguratzen jarrai zezatela nahiago zuen, garai hartan egiten zen bezala. Don Fernandok kapitainaren proiektua Karlos Enperadoreari saldu zion, izan ere, azken honek bere bedeinkazio inperiala eman baitzion.

Magallaesek, Guadalquivirreko kaietan bost itsasontzi prestatu eta 234 marinel bildu zituen. Alabaina, ezin zuen marinel talde horren patua iragarki.

Lehenik, itsasoratu baino lehen, tripulazio osoari konfesatzea behartu zien. Gainera, itsasontzietara emakumeak igotzea debekatu zuen. Erabaki hori, bekatuak itsasontzitik kanpo ustearen hartu zuen.

Bidaia, San Lucar-ren hasi zen eta hegoaldera mugitu ziren Kanariar Uharteak eta Cabo Verdetik pasatuz, horren ostean, ozeano Atlantikoaren mugagabetasunera abiatuz. Hurrengo asteetan nabigazio latza izan zuten, itsaso ekaitz ugari eta ekaitz elektrikoak (San Telmoko sua deitzen zituztenak) pairatuz. Kexuen eta goragaleen artean, Rio de Janeiro begiztatu zuten abenduan. Bertan egonda, hegoaldera mugitzera erabaki zuten, Patagoniara heltzea lortuz urtarrila eta otsaila artean. Behin bertara helduta, Antartikatik nahiko gertu egonda, sekulako hotza jasateaz gain, hornidurak amaitzen hasi ziren.

Egoera txarrak zirela eta, lau kapitain Magallaesen aurka jo zuten, halaber, Magallaesek kapitain hauek exekutatzea agindu zuen. Aurrera egin ahala, gertaerak ez ziren hobetu, are gehiago, txarrera jo zuten. “La San Antonio” itsasontzia desertatuta geratu zen ekaitza batean, nahiz eta zenbait hilabete geroago Sevillan agertu, eta “La Santiago” itsasontzia Argentina kostako harrien kontra jo eta suntsitu zen.

Are gehiago, momenturik latzena heltzeko zorian zegoen, gaur egun “Magallaeseko itsasartea” bezala ezagutzen dugun eremua zeharkatu beharko baitzuten.

Hurrengo hiru hilabetetan ez zuten lurraren inolako seinalerik ikusi. Itsasontzian zuten ura usteldu egin zen eta janaria errautsetan bihurtu zen. Hori zela eta, zerrautsa eta larrua jaten hasi ziren, beraien platerrik hoberena itsasontzian aurkitzen zituzten arratoiak bihurtuz. Bestalde, eskorbutoa egunero tripulazioko gizona bat hiltzen zuen eta bordatik gorpuak botatzera behartuta ikusi zuten bere burua.

Zorionez, 1521ko martxoan, Marianetako uharteetara (Japonia) heldu ziren. Ondoren, bidaiari berriz ekin zioten, Filipinak bezala ezagutzen ditugun uharteetara helduz, non Magallanesen bidaia eta bizitza amaitu zen, natiboen aurkako guda txarto antolatu eta porrot egin zutenez. Momentu horretan, Juan Sebastian Elkano garrantzia handia hartu zuen, izan ere, funtzionamenduan zegoen itsasontzi bakarraren kapitaina bihurtu zen. Itsasontzi hura elikadura eta horniduraz bete zituen eta bidaiari berriz ekin zioten.

Egunak aurrera egin ahala, Elkanoren kalkuluak motzegiak zirela konturatu ziren. Pixkanaka-pixkanaka janaria amaitzen hasi zen, marinelen nekea ekarriz. Arroza eta ura ziren haien plater bakarra. Gainera, goseteaz gain, eskorbutoa presentzia handia zuen bidaian.

Marinelak, Mozambiken lehorreratzeko eskatu zioten Elkanori, baina honek azken esfortzu bat eskatuz, Guadalquivirrera heltzea lortu zuten. Portua jendez beterik jaso zuen Magallaesen espedizioa. Zoritxarrez, 234 marineletatik, espektro itxurako 18 gizon bizirik bueltatu ziren soilik.