Magallaesen Hodeiak
| Magallaesen Hodeiak | |
|---|---|
| Honen izena darama | Fernando Magallaes |
| Igoera zuzena | 45 ° |
| Deklinazioa | −71 ° |
Magallaesen Hodeiak hego hemisferiotik ikus daitezkeen bi galaxia dira. Gure galaxiatik (Esne Bidetik) hurbil daude (150.000 argi urtera), eta Magallaesen Hodei Handia eta Magallaesen Hodei Txikia izenez dira ezagunak. Magallaesen Hodeiak, kimika-osagarrien arabera, Esne Bidekoak ez bezalakoak dira: haietan kimika-gai astun eta metal gutxi dago, izar trinko gutxiago baitute, eta horiek dira gai astunak sorrarazten dituztenak. Hodei Nagusiak espiral forma du, eta Txikia, berriz, irregularra da. Magallaesen Hodeiak gure galaxiaren satelitetzat jotzen dira, gas-zubi batez (Magallaesen gas-lasterra) loturik baitaude Esne Bidearekin. Bien masak batuta, gure galaxia baino askoz ere txikiagoa da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baliteke lehen aipamena Ibn Qutaybah polimatarena izatea (h. 889) Al-Anwā̵’ liburuan (Ilargiaren estazioen inguruko liburua):
| « |
وأسفل من سهيل قدما سهيل . وفى مجرى قدمى سهيل، من خلفهما كواكب زهر كبار، لا ترى بالعراق، يسميها أهل تهامة الأعبار Canopusen azpian, Canopusek bi hanka ditu, eta euren luzapenean, izar distiratsuak, Iraketik ikusten ez direnak, baina Tihamako herritarrek al-a‘bār deitzen dituztenak[1]. |
» |

964an Al Sufi astronomoak Izar Finkoen Liburuan esaldi berbera erabili zuen, baina beste idazkera batekin[2]. Argo Navisen azpian, esaten du "izenik ez duten batzuek esan dute Canopusen azpian bi izar daude "Canopusen oinak" izenekoak, eta euren azpian Iraketik eta Najdetik ikusi ezin daitezkeen izarrak daude, Tihamakoek al-Baqar [behiak] deitzen dituztenak, eta Ptolomeok ez ditu aipatzen, beraz ezin dakigu egia edo gezurra ote den[3]." Ibn Qutaybahk eta As-Sufik ziurrenik Abu Hanifa Dinawari aipatzen ari ziren, baina bere lana galdutda dago. Abu Hanifak, era berean, beste iturri batzuk aipatuko lituzke, ziurrenik bidaiarien kontakizunetan oinarrituta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Arabieraz) «الأنواء في مواسم العرب لابن قتيبة الدينوري • الموقع الرسمي للمكتبة الشاملة» shamela.ws (kontsulta data: 2026-02-24).
- ↑ «Al Sufi (903-986 AD)» messier.obspm.fr (kontsulta data: 2026-02-24).
- ↑ «- Masterpieces of the non-Western book» bodley30.bodley.ox.ac.uk (kontsulta data: 2026-02-24).
