Magallanes y la Antártica Chilena eskualdea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Magallanes eta Txileko Antartika
XII Región de Magallanes y de la Antártica Chilena

bandera
Bandera
armarria
Armarria
Estatua TxileTxile
Hiriburua

Koordenatuak:

Punta Arenas

53°9′21″S 70°55′0″W / 53.15583°S 70.91667°W / -53.15583; -70.91667Koordenatuak: 53°9′21″S 70°55′0″W / 53.15583°S 70.91667°W / -53.15583; -70.91667

Eskualdea XII
Mapa loc Magallanes.svg
Azalera
132.033,5 km²
Probintziak La Antártica Chilena, Magallanes, Tierra del Fuego eta Última Esperanza
Biztanleria
Dentsitatea
163.748 (2014)
1,24 bizt/km²
Web www.goremagallanes.cl/


Magallanes y la Antártica Chilena edo Magallanes eta Txileko Antartika (gaztelaniaz: XII Región de Magallanes y de la Antártica Chilena) Txileko hamabost eskualdeetako bat da. Hegoaldeko muturrean kokatzen da eta herrialdeko eskualderik handiena da. 132.033 km²ko eremua du eta 2014an 163.748 biztanle zituen[1]. Hiriburua Punta Arenas da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antartika aldeaz gainera beste bi gune bereizten dira:

  • Ekialdean Patagoniako mendikatea dago (Andeak), glaziarren eraginez oso higatua eta 1.000 metrotik gora izotzak estalia. Argentinako mugan 3.000 m baino gehiagoko gailurrak daude (Fitz Roy, 3.340 m eta Murallon, 3.600 m).
  • Mendebaldean, Ozeano Barearen aurrean, itsasoak hartutako gunea da zabalena, itsasarteek eta estuguneek banatutako uharte ugarik osatua. Aipagarriak dira Hornos lurmuturra, Mesier, Concepcion, Ancho, Beagle eta Magallaes itsasarteak eta Wellington, Hannover, Clarence, Hoste, Navarino eta Suaren Lurraldea uharteak.

Klima hotz hezea da beti (urtearen batez bestekoa 6°C da eta 2.000-3.000 mm ur hegoaldean).

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Magallanes y la Antártica Chilena eskualdea lau probintziatan banaturik dago:

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar urre meategiek garrantzi handia izan dute, baina gaur egun ekonomia jarduera nagusiak abeltzaintza (ardia) eta basogintza dira, petrolio hobiekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Actualización de proyecciones de población, Instituto Nacional de Estadísticas (INE), ine.cl, http://www.ine.cl/canales/sala_prensa/noticias/noticia.php?opc=news&id=615&lang=esp. Noiz kontsultatua: 2015-08-24 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Magallanes y la Antártica Chilena eskualdea Aldatu lotura Wikidatan