Magallaesen Hodeiak

Magallanesen Hodeiak» orritik birbideratua)
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Magallaesen Hodei Nagusia.

Magallaesen Hodeiak hego hemisferiotik ikus daitezkeen bi galaxia dira. Gure galaxiatik (Santiago Bidetik) hurbil daude (150.000 argi urtera), eta Magallaesen Hodei Handia eta Magallaesen Hodei Txikia izenez dira ezagunak. Magallaesen Hodeiak, kimika-osagarrien arabera, Santiago Bidekoak ez bezalakoak dira: haietan kimika-gai astun eta metal gutxi dago, izar trinko gutxiago baitute, eta horiek dira gai astunak sorrarazten dituztenak. Hodei Nagusiak espiral forma du, eta Txikia, berriz, irregularra da. Magallaesen Hodeiak gure galaxiaren satelitetzat jotzen dira, gas-zubi batez (Magallaesen gas-lasterra) loturik baitaude Santiago Bidearekin. Bien masak batuta, gure galaxia baino askoz ere txikiagoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]