Magda Donato

Wikipedia, Entziklopedia askea
Magda Donato

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarmen Eva Nelken y Mansberger
JaiotzaMadril1898ko otsailaren 6a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMexiko Hiria1966ko azaroaren 3a (68 urte)
Familia
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria, aktorea, zinema aktorea eta antzerkigilea
Izengoitia(k)Magda Donato
IMDB: nm0232276 Edit the value on Wikidata

Carmen Eva Nelken Mansberger, Magda Donato izengoitiaz ezaguna (Madril, 1898ko otsailaren 6aMexiko Hiria, 1966ko azaroaren 3a) kazetari, antzerkigile, narratzaile eta aktore espainiarra izan zen. Espainiako Gerra Zibilaren ostean Mexikon erbesteratu behar izan zuen eta Margarita Nelken idazle eta politikariaren ahizpa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aita, bitxigile espainiarra zen eta, bere ama, Frantzian jaiota, erlojugile baten alaba zen, zeinek Madrilera joan zen palazioko erlojugile bezala lan egiteko. Bere familia aberatsak goi mailako hezkuntza emankorra eman zion, une horretan emakumeentzat oso ohikoa ez zena. 1917an, 19 urterekin, El Imparcial albistarian idazten hasi zen, Gasset familiarena, “Femeninas” atalean zutabeak idazten. 1917 eta 1918 urteen artean, zutabe horiek modari buruzkoak ziren, baina geroago, beste gai desberdin batzuei buruz idazten hasi zen. 1920an, España aldizkari kulturalarekin kolaboratzen hasi zen, non feminismoari buruzko artikuluak argitaratu zituen.

Ondoren, Madrilgo hainbat egunkarietan eta aldizkari kulturaletan, Estampa, El Liberal, La Tribuna, Heraldo de Madrid, Informaciones edo Blanco y Negro adibidez, hainbat artikulu idatzi zituen. Arlo honetan, benetako aitzindaria izan zen, bere barrutiko erreportajeak zirela eta: sendategietan infiltratu zen, eskale eta igarle baten sekretario bihurtu zen lehenengo eskuko informazio lortzeko.Donatok emakume progresista eta feminista izan zen, garai hartako emakume Espainiarren estereotipotik atera zena. María de la O Lejárragak zuzentzen zuen "Union Mujeres de España"ren bazkidea izan zen. Talde hori sozialismorantz bideratuta zeukan bere burua, eta pentsaera kritikoa zuen “Asociacion Nacional de Mujeres Españolas” defendatutako feminismoarekin, katolikotzat eta moderatutzat jotzen zuelako.

Espainiako Gerra Zibila zela eta 1939an behartuta ikusten da erbesteratzera, ondorioz Frantziara joaten da eta 1941an Mexikora heltzen da, non hasi zuen bere karrera antzezlari moduan Les comediéns de France taldean. Gazteentzako lanak idatzi zituen bere bikotearekin, Salvador Bartolozzi, (Pinocho en el país de los cuentos edo  Las aventuras de Cucuruchito y Pinocho) biak estreinatu ziren Mexikon 1940ko hamarkadan. Bere film garrantzitsuenetariko batzuk La liga de las muchachas (1949), Curvas peligrosas (1950), El amor no es negocio (1949) edo Caperucita y Pulgarcito contra los monstruos (1960) izan ziren.

Bere lana antzezlari moduan aitortu egin zen 1960an Antzerki Kritikarien Elkarteak emakumezko aktore onenaren saria eman ziotenean. Bere heriotza eta gero Magda Donato saria sortu zen aztertzeko eta saritzeko urteko obrarik onena aitortzeko eta saritzeko. Sari hori 1973a arte indarrean egon zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La carabina (1924)
  • ¡Maldita sea mi cara! (1929)
  • Las otras dos (1931)
  • La protegida de las flores