Magdalena Abakanowicz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Magdalena Abakanowicz
Magdalena Abakanowicz.JPG
Bizitza
Jaiotza Falenty1930eko ekainaren 20a
Herrialdea  Polonia
Heriotza Varsovia2017ko apirilaren 20a (86 urte)
Hezkuntza
Heziketa Varsoviako arte ederren akademia
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea eskultorea, textile artista, atleta eta unibertsitateko irakaslea
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasua Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Enplegatzailea(k) University of Fine Arts in Poznań  (1965 -
Lan nabarmenak Manus Ultimus
Birds of Knowledge of Good and Evil
Puellae
Jasotako sariak
Kidetza Berlingo Arteen Akademia
Sächsische Akademie der Künste
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
http://www.abakanowicz.art.pl/

Magdalena Abakanowicz (Falenty, 1930eko ekainaren 20a - Varsovia, 2017ko apirilaren 20a) poloniar eskultorea izan zen.

Magdalena Abakanowiczen eskultura; Poznaneko zitadela

Aristokrata-familia batean jaio zen, eta Bigarren Mundu Gerraren eta Gerra Hotzaren gertakari gogorrenak bizi izan zituen. 1950-1954 bitarteko urteetan Varsoviako Arte Ederretako eskolan ikasi zuen, eta pinturaren munduan sartu zen. 1962an Maria Laskiewicz eskultoreak Lausannako Tapizen Nazioarteko Bi Urteko erakusketarako proposatu zuen Abakanowicz eta Forma zurietako konposizioa lanarekin aurkeztu zen. Haren lanak berehala izan zuen arrakasta, izan ere, bere erliebe formek hautsi egiten zuten frantses tradizioa. Aipagarriak dira materialarekin egin zituen berrikuntzak eta lortzen zituen kontrasteak. 1970eko hamarraldiaren hasieran, ordea, soketan oinarritu zen haren lana. 1973. urtetik aurrera gai landugabeak erabili zituen bere eskulturetan: zaku ehunak, jutea. Teknika-aldaketa horrekin aldi berri bat hasi zuen, Alterazioak (1973-1982) lanak erakusten duenez. 1985. urtetik aurrera, ustel daitezkeen gaiak baztertu gabe, aire libreko eskultura handiak egiten hasi zen, brontzea, harria eta zura erabiliaz; hogeita hamar irudi osatu zituen brontzez (Katarsis). 1986-1991 urteen bitartean Jendetzak saila osatu zuen, berrogeita hamar-hirurogei irudi azefaloz osatua. Zenbait urte eta gero, lan erraldoiak egin zituen: Dragoiaren espazioa (1988, Seuleko olinpiar parkerako). Abakanowiczek, oinarrian, lan originala osatu zuen, ezin sar daitekeena joera eta moda jakinen barruan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Magdalena Abakanowicz Aldatu lotura Wikidatan