Maggie Reilly
| Maggie Reilly | |
|---|---|
(2023) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Glasgow, 1956ko irailaren 15a (69 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Boroughmuir High School (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abeslaria, estudioko musikaria, kantugilea eta musikaria |
| Kidetza | Cado Belle |
| Genero artistikoa | pop musika |
| Ahots mota | sopranoa |
| Musika instrumentua | ahotsa |
| Diskoetxea | EMI |
| maggie-reilly.net | |
Maggie Reilly (Glasgow, 1956ko irailaren 15a) Eskoziako abeslaria da[1] Mike Oldfield musikari britainiarrarekin kolaborazioak egin izanagatik ezaguna. "Moonlight Shadow", "To France" eta "Foreign Affair" abestiak esate baterako oso ezagun egin ziren 1980. hamarkadan[2][3].
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cado Belle rock talde eskoziarrarekin hasi zen eta 1976an diskoa atera zuten[1]. 1980 eta 1984 artean Mike Oldfield konpositorearekin hainbat elkarlan egin zituen eta nazioarte mailako arrakasta izan zuen[4].
1992an Echoes izeneko diskoa atera zuen, bakarkako lehenengo lana[1], eta "Everytime We Touch" izan ziren abesti entzunena. Dena dela ez zuen 1980. hamarkadako arrakastarik lortu. Hurrengo urtetan diskoak aterazen jarraitu du eta beste artista askorekin ere kolaborazioak egin ditu, hala nola, Mike Batt, Jack Bruce, Dave Greenfield & Jean-Jacques Burnel, Rick Fenn, Michael Cretu, Lesiëm, Ralph McTell, Simon Nicol, Stefan Zauner, Runrig, The Sisters of Mercy eta Smokie.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bakarkako diskoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Echoes (1992)
- Midnight Sun (1993)
- All the Mixes (1996)
- Elena (1996)
- Elena: The Mixes (1997)
- The Best of Maggie Reilly, There and Back Again (1998)
- Starcrossed (2000)
- Save It for a Rainy Day (2002)
- Rowan (2006)
- Looking Back, Moving Forward (2009)
- Heaven Sent (2013)
- Starfields (2019)
- The Best Of Maggie Reilly: Past - Present - Future (2021)
- Happy Christmas (2021)
Mike Oldfieldekin elkarlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- QE2 (1980)
- Five Miles Out (1982)
- Crises (1983)
- Discovery (1984)
- The Complete Mike Oldfield (1985)
- Earth Moving (1989)
- Elements – The Best of Mike Oldfield (1993)
- XXV: The Essential (1997)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 (Ingelesez) «Maggie Reilly Biography, Songs, & Albums» AllMusic (kontsulta data: 2023-04-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mike Oldfield Feat. Maggie Reilly: Moonlight Shadow (Video musical 1983)» IMDb (kontsulta data: 2023-04-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mike Oldfield Feat. Maggie Reilly: To France (Live) (Video musical 1984)» IMDb (kontsulta data: 2023-04-03).
- ↑ The rough guide to rock. (3rd ed., expanded and completely rev. argitaraldia) Rough Guides 2003 ISBN 1-84353-105-4. PMC 59305933. (kontsulta data: 2023-04-03).