Magnetita
![]() | |
---|---|
![]() | |
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Mineral oxidoa |
Formula | Burdina(II,III) oxidoa, Fe3O4 |
Dana sailkapena | 7.2.2.3 |
Nickel-Strunz sailkapena | 4.BB.05 |
Sistema kristalino | Kubikoa |
Talde espazial | 227 talde espaziala |
Eponimoa | Magnesia Prefecture (en) ![]() |
Identifikazioa | |
Kolorea | Beltza, grisaxka |
Habitoa | Oktaedrikoa, bikortsu finetik masibora |
Gogortasuna Mohs eskalan | 5,5 - 6,5 |
Distira | Metalikoa |
Marra | Beltza |
Dentsitate erlatiboa | 5,17 - 5,18 |
Magnetita[1] mineral bat da, burdina oxidoz (Fe2+Fe3+2O4) osaturik dagoena. Burdinaren mearik garrantzitsuenetako bat da.[2]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Magnetita mineral ferromagnetiko beltza da, burdina oxidoz osatutakoa, espinelaren taldekoa. Haren formula FeO·Fe2O3 gisa idatz daiteke: lehen zatia (FeO) wustita da eta bigarrena (Fe2O3) hematitea. Manganesoa, titanioa, magnesioa, aluminioa edota kromoa ere izan ditzake, proportzio txikiagotan.
Beltza eta opakua da, eta aurpegi ildaskatuak ditu. Distira metalikoa du, eta dentsitate handia.[3]
Era naturalean agertzen den mineralik magnetikoena da. Batzuetan, polaritate magnetikoa izaten du.[3] Ezaugarri hori baliatuz, iparrorratz sinple gisa erabili izan da historian zehar. Garrantzi handiko burdin mea da.
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arroka igneo eta metamorfiko ia guztietan ageri da bikor txiki eran. Arroka sedimentario askotan ere aurki daiteke. Zenbaitetan, kontzentraturik agertzen da.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Magnetita. Euskaltzaindiaren Hiztegia, euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025eko urtarrilak 31).
- ↑ Magnetita. ZT Hiztegi Berria, zthiztegia.elhuyar.eus (kontsulta data: 2025eko urtarrilak 31).
- ↑ a b c Mineralak Hiztegia. euskadi.eus (kontsulta data: 2025eko urtarrilak 31).