Magnetoskopio

Wikipedia, Entziklopedia askea
BETACAM-SP / BVW-70p.

Magnetoskopioa (ingelesez: Video Tape Recorder edo VTR), zinta magnetiko batean mugimenduan dauden irudiak grabatzeko tresna da.

Historia[1][2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Magnetoskopioa sortzearen beharra Amerikako Estatu Batuetan agertu zen, albisteak zuzenean emititzea zailtzen zuen ekialdeko kostatik mendebaldekora zegoen ordu-desberdintasunagatik. Hala, lehenengo magnetoskopia AMPEX enpresak 1956. urtean sorturikoa izan zen, VTR motakoa eta bi hazbeteko zintak erabiltzen zituena.

Aurrerago, enpresa berak, hazbete bateko zinta erabiltzeko aukera ematen zuen helize-formako grabaketa sortu zuen, C sistema bezala ezaguturikoa. Aldiz, sistema honekin funtzionatzen zuten makinen artean, ezagunenak 70. eta 80. hamarkadetan erabilitakoak izan ziren: VPR2-a eta VPR6-a. Azken hau, 80. hamarkadaren amaieran izan zuen une gorena. Bere aldetik, BOSCH enpresak hazbete bateko zinta zerabilen euskarri berri bat sortu zuen, B sistema izena hartu zuena.

Dena dela, sistema biak oso erabilgarriak izan ziren telebistarako eskaintzen zituen kalitate teknikoagatik eta postprodukzio erraztasunengatik. Albistegietan, gainera, SONY enpresak garatutako U-MATIC sistema erabiltzen hasi zen, zeinak 3/4-eko zintak zeramatzana. U-MATIC sistemak magnetoskopioa eta kamera kable baten bitartez, modu honetan, grabaketa eramangarria ahalbidetuz. Denborarekin, U-MATIC eredua hobetu eta U-MATIC HB-a heldu zen, magnetoskopioaren tamaina txikitzea erraztu zuena.

Betacam sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1985. urtearen inguruan, U-MATIC sistemak BETACAM sistemari egin zion bidea. BETACAM-ak, aurreko ereduek baino ezaugarri tekniko hobeak zituen eta 1/2 hazbeteko zintak erabiltzen zituen. Bideoz konposatutako seinaleak, gainera, alde batera geratu eta seinal osagarriak nabarmendu ziren, telebista-sistema unibertsalerako aurrerapauso handia emanez. Euskarri berri honen bitartez, bestalde, ENG kamerei magnetoskopioa gehitzen hasi zitzaien, zeinetatik Camcorder-ak jaio ziren.

1987. urtean, SONY konpainiak zinta magnetikoa hobetu zuen eta, berriketa teknikoekin batera, BETACAM SP sistema garatzea lortu zuen. Eredu honek gainerako sistema guztiak ordezkatzea lortu zuen, eta hainbestekoa izan zen haren arrakasta, non XXI. mendearen hasieran ere erabilia izaten jarraitzen zuen, are gehiago, telebista-kate guztien sistema unibertsala bihurtu zen.

Ondorioz, BETACAM SP-ak bereganatutako monopolioa ikusita, AMPEX, BOSCH eta bestelako antzeko enpresak lehia honetatik desagerraraztea edota estrategiak eraldatzea erabaki zuten.

Aro digitala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XXI. mendearen hasiera eta gero, magnetoskopioak zaharkiturik geratu dira eta egun beste grabazio sistema desberdin batzuk erabiltzen dira: memoria-txartelak, DVD-ak, disko gogorrak, eta abar.

Etxerako magnetoskopioa: bideograbagailua[3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

70. hamarkadaren hasieran, kontsumitzaileentzako magnetoskopioak kaleratu ziren lehen aldiz: bideo-grabagailuak edo bideokaseteak. Kaseteak erabiltzen zituztenez gero, VCR izena jaso zuten. Magnetoskopio txikiak ziren eta telebista-sintonizadorea gehi tenporizadore programagarria eskaintzen zituzten. PANASONIC konpainiak eskuratu zuen, kasu honetan, monopolioa, VHS bidezko bideo-grabagailua gailendu zelarik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Admin. «Magnetoscopio: El Magnetoscopio» Magnetoscopio (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  2. (Gaztelaniaz) Magnetoscopio. 2020-04-20 (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  3. (Gaztelaniaz) Magnetoscopio. 2020-04-20 (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]