Edukira joan

Magnifica Humanitas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Magnifica Humanitas
Jatorria
Egilea(k)Leon XIV.a
Argitaratze-data2026
IzenburuaMagnifica humanitas
ISBN979-10-336-1762-4
Ezaugarriak
Hizkuntzaarabiera, alemana, ingelesa, gaztelania, frantsesa, italiera, poloniera eta portugesa
Argumentu nagusiaethics of artificial intelligence (en) Itzuli, human dignity (en) Itzuli, Catholic social teaching (en) Itzuli eta guztien ona
kronologia
Dilexit nos Magnifica Humanitas

Magnifica Humanitas Leon XIV.a aita santuaren lehen entziklika da, "adimen artifizialaren aroan gizakia zaintzea" ardatz duena gaitzat. 2026ko maiatzaren 25ean argitaratu zen.[1][2]

Bere agintaldia hasi zenetik, Leon XIV.a aita santuak argi utzi zituen beretzat kezka ziren zenbat gai: adimen artifizialaren (AA) gorakada eta giza duintasunaren eta multilateralismoaren krisia. Entziklika lotzen da sinbolikoki Rerum novarum 1891ekoarekin: hura Leon XIII.a aita santuarena izan zen, industrializazioari buruzkoa, eta lan-sistema kapitalista industrialean elizak dotrina sozialarekin agertu behar zuela defenditu zuen. Leon XIV.aren izen aukeraketan aurrekaritzat jo izan da aurreko Leon XIII.aren doktrina eta entziklika haren edukia.[3]

Leon XIV.ak entziklika pertsonalki aurkeztea aukeratu zuen, zeregin hori kardinalen esku utzi zuten beste aita santu gehienek ez bezala. Aurkezpenean AA alorreko aditu zenbaitek parte hartu zuten, besteak beste, Chris Olah Anthropic enpresaren sortzaileetako batek.[4] Olahek Vatikanoaren papera goraipatu zuen ekitaldian hitz eginez, "kritikari informatu" gisa, eta elkarlan luze baten hastapena espero zuela esan zuen: "hau eraikitzen ari garenon eta kanpotik guk barrutik ezin ikus dezakeguna ikus dezaketenen arteko elkarlan bat". Leo XIV.arekin batera aurkezpenean hitz egin zuten beste aditu batzuk izan ziren Anna Rowlands irakaslea, Víctor Manuel Fernández kardinala, Michael Czerny kardinala,, eta Léocadie Lushombo teologoa.[5][6]

Bost kapitulu ditu entziklikak. Lehenak Elizaren irakaskuntza sozialaren zergatiak eta historia aztertzen ditu, eta bigarrenak gizarte-ikuspegi hori duten doktrinak zein ezaugarri eta oinarri nagusi dituzten. Hirugarren atala da bereziki teknologikoa [7]. Dokumentuaren parte handiena okupatzen ez duen arren, aurkezpenean AA adituak agertzea, eta Leon XIV.ak berak sare sozialetan puntu teknologikoak nabarmentzea, argi utzi zuen gai hori zela entziklikaren muina [4]. Gainera, Leonen laburpen publiko horretan, ez zen zehazki adimen artifiziala aipatzen, baina bai algoritmoak, plataforma sozialak eta antzeko gai korapilatsu batzuen kontestua.[8] [9]


«
Gaur egunean, guztientzako izan beharko liratekeen ondasun unibertsaletan, jabetza forma berriak dauzkagu: patenteak, algoritmoak, plataforma digitalak, azpiegitura teknologikoak, datuak. Nazioen aberastasuna gero eta gehiago oinarritzen da ezagutzan eta teknologian, baina ondasun horiek gutxi batzuen eskuetan biltzen badira, partekatze eta sarbide egokirik gabe, eten handi bat zabal daiteke iraultza digitalean barneratutakoen eta bazterrean geratutakoen artean.

Fluxu ekonomiko, plataforma digital, datuen kudeaketa eta algoritmoen gaineko erabakietan, ezin daiteke prozesuen bidea eragile gutxi batzuek markatzen uztea. Elkarlan formak eraiki behar dira, mundu-komunitatearen maila desberdinak errespetatuz, eta denak ko-erantzul bihurtuz ondasun komunetan.

Garai digitaleko gizarte ordena bidezkoa izango da denei aukeretarako berdintasunezko sarbidea eskainiko diena, txiki eta ahulenak babestuko dituena, gorrotoa eta desinformazioa borrokatzen dituena, eta datuen eta teknologien kontrol publikora makurtzen dena; arrazoibidea ez dadin bakarrik mozkina izan, baizik eta pertsona bakoitzaren duintasuna eta herrientzako onura.
»

—Leon XIV, X/Twitter.


Laburpenean AA zuzenean aipatu ez arren, entziklikako testuan bai agertzen da Leonek zer iritzi duen AAz:

«
Adimen artifiziala esaten zaien horiek ez dute esperientziarik, ez dute gorputzik, ez dute alaitasunik edo minik sentitzen, ez dira harremanen bidez heltzen, eta ez dakite barrutik zer esan nahi duten maitasunak, lanak, adiskidetasunak edo erantzukizunak. (...) Ez dute kontzientzia moralik, ez baitute ongia eta gaizkia epaitzen, ez dute egoeren azken zentzua atzematen, ez eta ondorioen erantzukizuna hartzen ere.
»

—Leon XIV, Magnifica Humanitas.

AAk jendearengan piztu ditzakeen esperantza faltsuez ere ohartarazten du entziklikak, eta gaitz batzuk aipatu: Kontzentrazio-gaitasunaren galera, gizarte-isolamendua, depresioa, antsietatea... Eta testuak aipatzen du baita AAren kontestu ekonomiko eta geopolitikoa ere bai: datu prozesamenduari lotutako energia xahutze handia, AA armen garapenean ezartzeak ekar dezakeen arrisku larria [10], eta enpresa batzuen kontzentrazio oligopolistikoaren ondorioz etor daitekeena: nazioen eta nazioartearen araudietatik kanpoko botere baten hegemonia.[11] [7] [12] [13]

Entziklikak barkamena eskatzen du halaber Eliza Katolikoak esklabotzan izan zuen paperagatik, XIX. mendeko esklabotzaren erabateko gaitzespen formala (Leon XIII.a Aita Santuak In plurimis lanean artikulatua) osatuz Elizaren parte-hartze zuzenaren aitortzarekin.[14]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Magnifica Humanitas» artikulutik itzulia izan da, 2026-05-28 data duen 1356501950 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2026-05-28 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. «Pope Leo XIV's first encyclical Magnifica humanitas to be published May 25» Vatican News 18 May 2026.
  2. «Information for journalists» Holy See Press Office 18 May 2026.
  3. Pope Leo XIV. (25 May 2026). Magnifica humanitas. .
  4. 1 2 Maqbool, Aleem; Wyatt, Catherine. (25 May 2026). Pope Leo says AI must be 'disarmed' in first major teaching. BBC.
  5. Olah, Chris. (25 May 2026). «Anthropic co-founder Chris Olah's remarks on Pope Leo XIV's encyclical "Magnifica humanitas"» Anthropic.
  6. (Ingelesez) «Anna Rowlands: Pope Leo’s ‘Magnifica humanitas’ will have enduring impact - Vatican News» www.vaticannews.va 25 May 2026.
  7. 1 2 (Ingelesez) Coppen, Luke. «‘Magnifica humanitas’: A reader’s guide» www.pillarcatholic.com (kontsulta data: 2026-05-28).
  8. Leon XIV. (2026-05-26). Hoy, entre los bienes que están destinados universalmente a todos.... X / Twitter (kontsulta data: 2026-05-28).
  9. Sustatu. (2026-05-28). «Leon XIV Aita Santuaren entziklika teknologikoa» sustatu.eus (kontsulta data: 2026-05-28).
  10. McElwee, Joshua. (25 May 2026). «Pope, urging AI regulation, warns some weapons now beyond human control» Reuters.
  11. (Gaztelaniaz) Bloj, Ramona. (2026-05-26). «¿Qué hay que destacar de Magnifica Humanitas?» El Grand Continent (kontsulta data: 2026-05-28).
  12. (Ingelesez) Schechner, Sam; Stancati, Margherita. (2026-05-25). «Pope Leo Compares AI Threat to Biblical 'Tower of Babel'» The Wall Street Journal.
  13. Rich, Motoko; Povoledo, Elisabetta; Dias, Elizabeth. (2026-05-25). «Pope Leo Warns of Risks From A.I. in 42,300-Word Encyclical» The New York Times (US).
  14. «Pope Leo apologises for Church's historic role in slavery» Reuters May 25, 2026.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]