Magnus IV.a Norvegiakoa
Magnus IV.a Norvegiakoa | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
← Sigurd I.a Norvegiakoa - Harald IV.a Norvegiakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Norvegia, 1115 | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Hvaler, 1139ko azaroaren 12a (23/24 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Sigurd I.a Norvegiakoa | ||
Ama | Borghild Olavsdotter | ||
Ezkontidea(k) | Christina of Denmark (en) ![]() | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Hardrada dynasty (en) ![]() | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | militarra | ||
Lantokia(k) | Norvegia |
Magnus Sigurdsson, Magnus Itsua edo Magnus IV.a Norvegiakoa (c. 1115 – Hvaler, 1139ko azaroaren 12a) Norvegiako erregea izan zen 1130etik 1135era eta 1137tik 1139ra. 1240an amaitu ziren Norvegiako gerra zibilen garaia hasi zuen bere erregealdiak
Sigurd I.a Norvegiakoa erregeren eta Borghild Olavsdotterren semea izan zen. 1130ean bere aita hil zenean tronura igo zen eta bere osaba Harald Gillerekin batera gobernatu zuen. Lau urteko bake ezegonkorraren ondoren, Magnusek osabari eraso zion eta Färleveko guduan garaitu zuen, eta Haraldek Danimarkara ihes egin zuen.
Magnus ez zien kasurik egin bere aholkulariei, armada desegin zuen eta Bergenera joan zen negua pasatzera. Haraldek Bergen eraso zuen Erik II.a Danimarkakoa erregearen laguntzarekin eta 1135eko urtarrilaren 7an Magnus harrapatu eta tronutik kendu zuen. Itsutu, zikiratu eta hanka bat moztu zion. "Magnus Sigurdsson itsua" (Magnus Sigurdsson den blinde) bezala ezagutua izan zen harrezkero.
Magnusek lau urte eman zituen monje gisa Nidarholmeko abadian. 1136an Sigurd Slembek Harald Gille hil eta Magnus erregekide izendatu zuen. Bi erregeek armada banatu zuten eta Magnus Norvegiako ekialdeari eraso zion eta han Inge I.a erregeak garaitu zuen. Orduan Götlandera ihes egin zuen eta gero Danimarkara.
Magnus eta Sigurdek Norvegian borrokatzen jarraitu zuten, baina herritarren babes gutxirekin. 1139ko azaroaren 12an, Magnus lantza batek zeharkatuta hil zen Holmengrako itsas guduan eta Osloko San Hallvard elizan lurperatu zuten.