Magway (eskualdea)
| Magway (eskualdea) | ||
|---|---|---|
| Administrazioa | ||
| Estatu burujabe | ||
| ISO 3166-2 | MM-03 | |
| Hiriburua | Magway | |
| Geografia | ||
| Koordenatuak | 20°15′N 94°45′E / 20.25°N 94.75°E | |
| Azalera | 44.820,58 km² | |
| Mugakideak | Sagaing eta Bago (eskualdea) | |
| Demografia | ||
| Biztanleria | 3.917.055 (2014) 4.078.504 (2024) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2014) | |
| Dentsitatea | 87,39 bizt/km² | |
Magway eskualdea (birmanieraz: မကွေးတိုင်းဒေသကြီး, məɡwé táiɰ̃ dèθa̰ dʑí ahoskatua) lehen Magway dibisioa deitua, Myanmarko zazpi eskualdeetako bat da.[1]
Iparraldean Sagaing eskualdearekin egiten du muga, ekialdean Mandalay, hegoaldean Bago eta mendebaldean Rakhine eta Chin estatuekin. Magway eskualdea Birmaniako zazpi dibisioen artean zabalena da. 44.799 km²-ko azalera du, eta, hedadurari dagokionez, Danimarkakoaren antzekoa da.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Magway eskualdeko biztanleria 4.200.000 biztanle inguruk osatzen dute. Biztanleriaren % 95 baino gehiago bamar etniakoa da, chin, rakhine, kayin, shan eta beste gutxiengo txiki batzuekin.[2] Biztanleriaren % 98 budista da, gutxi gorabehera.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Magway eskualdea Magway, Minbu, Thayet, Pakokku eta Gangaw barrutiek osatzen dute. Hiriburua Magway hiria da, 300.000 biztanlerekin (1994ko kalkulua). Pakokku, Aunglan, Yenangyaung, Taungdwingyi, Chauk, Minbu, Thayet eta Gangaw dira beste hiri garrantzitsu batzuk.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Moreno, Joaquín Lorenzo. (2014-04-01). La soledad de Birmania: Viaje por un país que vive en silencio. Vision Libros ISBN 978-84-9886-039-9..
- ↑ Jap, Jangai; Courtin, Constant. (2022-11-22). Deciphering Myanmar's Ethnic Landscape: A Brief Historical and Ethnic Description of Myanmar's Administrative Units. International IDEA doi:. ISBN 978-91-7671-577-2..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Myanmarko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |