Mahamane Ousmane
| Mahamane Ousmane | |||||
|---|---|---|---|---|---|
1993ko apirilaren 16a - 1996ko urtarrilaren 27a ← Ali Saibou - Ibrahim Baré Maïnassara →
| |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Zinder, 1950eko urtarrilaren 20a (76 urte) | ||||
| Herrialdea | |||||
| Hezkuntza | |||||
| Hizkuntzak | frantsesa | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | politikaria | ||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Alderdi politikoa | Demokrazia eta Sozialismorako Nigerko Alderdia Konbentzio Demokratiko eta Soziala Berriztapen Demokratikorako Nigerreko Mugimendua | ||||
Mahamane Ousmane (Zinder, 1950eko urtarrilaren 20a) nigertar ekonomialari eta politikaria da. Nigerko presidentea izsn zen 1993tik 1996ra.
Frantzian eta Kanadan ekonomia finantzarioa eta monetarioa ikasi ondoren, Nigerrera itzuli zen 1980an. 1991n, ideologia sozialdemokratako Konbentzio Ekonomiko eta Soziala alderdia sortu zuen. 1993an Mamadou Tandjaren aurka irabazi zituen herrialdeko lehen hauteskunde presidentzial demokratikoak.
Bere agintaldian krisi ekonomiko eta sozialari eta tuareg matxinadari aurre egin behar izan zien. 1995eko apirilaren 24an bake-akordio bat sinatu zuen matxinoekin. 1994ko irailean, gutxiengoan geratu zen batzar nazionalean, aliantzak aldatu ondoren, eta 1995eko otsailean, hauteskunde legegileak irabazi zituen Hama Amadou oposizioko kidea izendatu zuen lehen ministro. 1996ko urtarrilaren 27an kargutik kendu zuten Ibrahim Baré Maïnassara koronelak zuzendutako estatu-kolpe baten ondorioz.
1999an batzar nazionaleko presidente izendatu zuten, eta 2009ra arte egon zen han. 2004an Mendebaldeko Afrikako Ekonomia eta Diru Batasuneko giza eskubideen batzordeko presidente bihurtu zen. 2006tik 2011ra Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoko lehendakari izan zen.
2004, 2011, 2016 eta 2020ko hauteskundeetan hautagai izan zen.