Mahaprajapati Gautami
| Mahaprajapati Gautami | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Devadaha (en) |
| Heriotza | K.a. 480 (119/120 urte) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Śuddhodana (en) |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Leinua | family of Gautama Buddha (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | bhikṣuṇīa eta filosofoa |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | budismoa |
Mahaprajapati Gautami (palieraz: Mahāprajāpatī Gautamī) Gautama Budaren amaordea izan zen. Budaren ama zenaren Maiaren ahizpa zen, beraz, amaren aldetik izeba. Budak agindutako lehen Bhikkhuni edo moja budista izan zen.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tradizioak dioenez, Maia eta Mahaprajapati Kóliya printzesak eta Suppabuddharen arrebak ziren. Mahaprajapati, Budaren amaren aldeko izeba eta adopzioaren aldeko ama izan zen, bere arreba Maia, umearen ama, hil ondoren Buda hazi baitzuen. Budismoaren tradizioan, Mahāpajāpatī 120 urtez hil zen.[2]
Mahaprajapati izena jarri zioten iragarpenek jarraitzaile asko izango zituela iragarri zutelako. Bi ahizpak Sakiako buruzagia zen Suddhodhana erregearekin ezkondu ziren. "Etorkizuneko Buda" jaio eta zazpi egunera hil zen bere ama eta, orduatik, Mahaprajapatik umea zaindu zuen. Berak Buda hazi zuen eta, aldi berean, bere seme-alaba propioak izan zituen, Siddhartharen erdi anaia, Nanda, eta ahizpa erdia, Sundari Nanda.
Suddhodhana erregea hil zenean, Mahaprajapati Gautamik, ordurako Budaren jarraitzailea, moja gisa ordenatzea erabaki zuen. Budaren ondora joan zen eta Sanghan ordenatzeko eskatu zion. Budak uko egin zion eta Vaishali hirira alde egin zuen. Gautamik orduan, desanimatu gabe, ilea moztu eta tunika hori bat jantzi zuen, eta beste emakume askorekin Budari jarraitu zion Vaishalira oinez.[3] Iritsi zenean, ordenatua izateko eskaera errepikatu zuen. Ananda, Budaren dizipulu eta laguntzaile nagusietako bat, Mahaprajapatirekin hitz egin zuen eta Budarekin bilduko zela esan zion.
Budak onartu zuen emakumeek moja izateko auketa zutela baina horretarako Zortzi Garudhammak bete behar zituzten. Mahaprajapatik Garudhammak onartu zituen eta, orduan, bhikkhuni estatusa eman zitzaion. Ondorengo emakumeek hori lortzeko ordenatzeko prozesu osoa bete behar izan zuten.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://web.archive.org/web/20070928185818/http://www.congress-on-buddhist-women.org/index.php?id=30
- ↑ https://archive.today/20130221103843/http://www.dhammadharini.net/dhamma-talks-from-the-bhikkhuni-sangha/aranya-bodhi-hermitage/going-forth-going-out-the-parinibbana-of-mahapajapati-gotami
- ↑ https://web.archive.org/web/20110725130303/http://www.cambodianbuddhist.org/english/website/lib/modern/thanissaro/bmc2/ch23.html
- ↑ https://www.tsemrinpoche.com/tsem-tulku-rinpoche/buddhas-dharma/mahapajapati-gotami-the-first-buddhist-nun.html