Edukira joan

Mahasen Al-Khatib

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mahasen Al-Khatib

Bizitza
JaiotzaGazako lur zerrenda, 1993
Herrialdea Palestina
HeriotzaGazako lur zerrenda2024ko urriaren 20a (30/31 urte)
Jarduerak
Jarduerakartista eta ilustratzailea

Mahasen Al-Khatib (Jabalia, Gaza, Palestina, 1993 - 2024ko urriaren 18a) marrazkilaria izan zen, ilustrazioan eta pertsonaien diseinuan eta marrazketan espezializatua.[1] Israelgo Armadak hil zuen, Gazako genozidioan.

Mahasenek bere artea erabili zuen bere inguruko errealitateak dokumentatzeko eta erresilientziaren eta itxaropenaren narrazio indartsuak transmititzeko. Artea ez zuen lan huts gisa ikusten, espresiorako eta besteekin harremanetan jartzeko modu bat baizik.

Mahasenen artearekiko zaletasuna gaztetan hasi zen, baina haren bidea ez zen zuzena izan. 2010ean batxilergoa amaitu zuen; eta, bere familia mantentzeko hainbat lanetan aritu ondoren, Mahasen konturatu zen bere benetako deia artea zela. Unibertsitatea uzteko erabakia hartu zuen azken seihilekoan, marrazketa eta arte digitalaren zaletasunari jarraitzeko. Erabaki horrek bere ibilbide profesionalari hasiera eman zion, artista gisa.

Freelance gisa lan egin zuen hainbat proiektutan, eta ikasle asko trebatu zituen arte digitalean, sormen-adierazpenerako eta finantza-independentziarako beren bideak aurkitzen lagunduta. Al-Khatiben lana, etengabeko gatazkaren mehatxupean sortua, haren sendotasunaren eta dedikazioaren lekuko da.

Ezaguna egin zen genozidioa salatzearren Gazatik bidalitako bere mezu eta marrazkiengatik. Hil baino ordu batzuk lehenago, bere azken artelana argitaratu zuen, Israelen bonbardaketa batean hildako 19 urteko Shabaan Al-Daluren omenez.[2]

Israelgo Armadak aire bonbardaketa batean hil zuen, Jabalian, Gazako iparraldean.[3] Hau izan zen Al-Khatiben azken mezua:

« Otoitz egin beti nigatik eta ez nazazue ahaztu. Ez dut albisteen titularretako beste zenbaki bat izan nahi. Istorio bat naiz. »

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Mahasen Al-Khatib» Rajaeen.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-20).
  2. (Gaztelaniaz) «La obra final de la artista gazatí Mahasen Al-Khatib, asesinada por Israel en Jabalia (ENG)» www.mediatize.info 2024-10-20 (Noiz kontsultatua: 2024-10-20).
  3. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-10-20). «Gernika-Palestina denuncia la muerte en Gaza de su colaboradora e ilustradora Mahasen Al-Khatib» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-10-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]