Mahukatxo
Mahukatxo | |
---|---|
inflatable (en) ![]() ![]() ![]() | |
![]() | |
Mahukatxoak edo besoetako flotagailuak[1] igeri egiten eta flotatzen ikasteko tresna dira, haurrei besoetan jartzen zaizkien igerigaiilu batzuk, nahiz eta helduentzat ere badiren.[2] [3]
Asmakuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bernhard Markwitzek asmatu zituen, Hanburgon (Alemania). 1956an, galera latz bat jasan ondoren: hiru urteko alaba arrainen putzu batera erori eta ia ito egin zen. Loteriaren sari batek (253.000 marko) kapital handia eman zion proiektuari ekiteko eta 1964an hasi zen ekoizten eta «BEMA» izenpean saltzen.[4]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mahukatxoak normalean banda zilindriko plastikoak eta puzgarriak dira, bi besoen goialdearen inguruan jartzen direnak.
Ohikoak bilakatu badira ere, uretako segurtasuneko adituek ez dituzte kasu orotarako gomendatzen, ez dutelako itolarria kasuan guztiz flotazioa bermatzen. Ikuskapena behar da haurrak erabiltzen ari badira, segutasun gomendioen arabera.[5] Igeri egiten behar bezala ikasten ere ez dira probatu balekoak direnik. Ez dira salbamendu-txalekoen alternatiba, eta, nahasten badira, akats larria izan daiteke, segurtasun faltsua eman baitezakete.[6]
Segurtasun estandarretan, besoko flotagailuek hainbat arau bete behar dituzte, hala nola olatuekiko erresistentzia eta balbula ireki ondoren denbora batez flotagarritasun-mailari eusteko neurriak.[5] Puzte-balbulen inguruan ere etiketatu egin behar izaten dira estandarrak, besoko flotagailuak salbamendukoak ez direla eta ikuskapen aditu baten zaintzapean baino ez direla erabili behar esateko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko wikipediako «Flotador de braç» artikulutik itzulia izan da, 2023-05-14 data duen 31672548 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-05-14 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ Fundazioa, Elhuyar. «manguito» Elhuyar Hiztegia (kontsulta data: 2024-11-06).
- ↑ «Water Wings: One of the safest buoyancy aids for children learning to swim» Swim Teach.
- ↑ «Swimming equipment and aids, all types of floats to learn with, all the info you need to get started» swimming-techniques-learn.com.
- ↑ (Ingelesez) «An invention saves lives - BEMA water wings» www.daidalos.blog (kontsulta data: 2024-11-06).
- ↑ a b «UNE-EN 13138-3:2022 Ayudas a la flotación para el aprendizaje ...» www.une.org (kontsulta data: 2024-11-06).
- ↑ «Home Safety Guide» Streamline Refinance (StreamlineRefinance.net).