Mai Al-Kaila
| Mai Al-Kaila | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2015) | |||||||
2019ko apirilaren 13a - 2024ko martxoaren 31 ← Jawad Awad (en)
2013 - 2019 ← Sabri Ateyeh (en)
2006 - 2013 ← Sabri Ateyeh (en) | |||||||
| Bizitza | |||||||
| Jaiotzako izen-deiturak | مي سالم حنا الكيلة | ||||||
| Jaiotza | Jerusalem, 1955eko apirilaren 8a (70 urte) | ||||||
| Herrialdea | |||||||
| Bizilekua | Bir Zeit | ||||||
| Lehen hizkuntza | arabiera | ||||||
| Hezkuntza | |||||||
| Heziketa | Granadako Unibertsitatea University of California, San Francisco (en) Txileko Unibertsitatea | ||||||
| Hizkuntzak | arabiera ingelesa | ||||||
| Jarduerak | |||||||
| Jarduerak | ginekologoa, erizaina, politikaria, diplomazialaria eta unibertsitateko irakaslea | ||||||
| Enplegatzailea(k) | Al-Quds University (en) | ||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||
| Erlijioa | kristautasuna | ||||||
Mai Salem Hanna Al-Kaila (Ekialdeko Jerusalem, 1955eko apirilaren 8a) palestinar mediku, diplomazialari eta politikaria da. Palestinako Osasun ministro lehen emakumea izan zen. Doktoretza egina du osasun publikoan eta osasun administrazioan. Palestinako Kontseilu Medikuaren buru izan zen, Osasun ministro gisa. Palestinako Aginte Nazionaleko kide ere bada, Mohammad Shtayyeh lehen ministroa buru duela.[1][2][3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mai Al-Kaila Ekialdeko Jerusalemen jaio zen 1955eko apirilaren 8an. Oinarrizko hezkuntza eta prestakuntza Birzeiteko eskoletan egin zituen eta Ramalako ikastetxe pribatuan bigarren hezkuntza osatu zuen. Ondoren, erizaintza ikasi zuen Jerusalemgo Augusta Victoria Ospitalean, eta bere heziketa osatu zuen Granadako Unibertsitatean, Espainian, medikuntza ikasiz. Bertan lizentziatura titulua lortu zuen. Ondoren, obstetrizia eta ginekologia arloan espezializatu zen Kaliforniako Unibertsitatean, San Frantziskon, Amerikako Estatu Batuetan. Osasun Publikoan eta Epidemiologian doktoretzaTxileko Unibertsitatean lortu zuen.[4][5][6]
Jerusalemgo Palestinako Ilargi Gorriko Ospitalean mediku egoiliar gisa lan egin zuen, Obstetrizia eta Ginekologia programan. Bere lan ibilbidean hainbat lanpostutan aritu izan da, hala nola, Al-Quds Unibertsitatean irakasle Osasun Publikoko Departamentuan eta UNRWAn Amatasun eta Haurren Programako buru.[5][5]
1994an, Palestinako ordezkaritzako kide izendatu zuten, 1995ean Pekinen (Txina) egin zen Emakumeari buruzko Munduko Konferentzian parte hartzeko.[7]
2005eko urriaren 31n Palestinako Estatuaren enbaxadore izendatu zuten Txilen. 2013ko urriaren 1era arte egon zen postu horretan, orduan izendatu baitzuten Palestinako Estatuaren Italiako enbaxadore. 2016ko abenduaren 4an Palestinako Kontseilu Iraultzailerako hauteskundeak irabazi zituen, Fatah erakundearen zazpigarren konferentzian egin zirenak, eta bertako kide izendatu zuten.[8][3][9][10]
2019ko apirilaren 13an, Konstituzioa zin egin zuen Mahmud Abás Palestinako presidentearen aurrean, Mohammad Shtayyeh-en gobernuko Osasun ministro gisa.[11]
Sariak eta aintzatesnepak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2017an, Normandiar Akademiaren urrezko domina jaso zuen, Italiako Aire Indarrarekin elkarlanean; sari hori jaso zuen palestinarren giza eskubideen aldeko aktibismoagatik eta defentsagatik.[12]
- 2022ko ekainaren 7an, Sergio Mattarella italiar presidenteak, Italiako Izarraren Ordena eman zion Italiako Kontsulatu Nagusiak antolatutako Ramala hiriko Egun Nazional Italiarraren ospakizunean, italiar-palestinar harremanak sendotzeko egin zituen ahalegin handiak aitortzeko.[13]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «مي كيلة تتسلم مهامها وزيرة للصحة» دنيا الوطن 2019-04-14.
- ↑ Santiago. (2019-05-06). «Woman heads Palestinian Health Ministry for the first time» www.al-monitor.com.
- ↑ a b «مي كيلة» Agencia de Noticias Sawa 13 de abril de 2019.
- ↑ «كل ما تريد معرفته عن وزراء الحكومة الـ18» الترا فلسطين | Ultra Palestine 13 de abril de 2019.
- ↑ a b c «الدكتورة مي كيلة ,, من أسيرة محررة الى دبلوماسية ناجحة الى أول وزيرة صحة ميدانية ,, الى فارسة محاربة في مواجهة» www.alhayat-j.com.
- ↑ «Dr. Mai Alkaila» Banco Mundial En Vivo.
- ↑ «Dr. Mai Alkaila» World Bank Live.
- ↑ «Libsys Opac» library.lab.pna.ps.
- ↑ «د.مي كيلة تقدم اوراق اعتمادها سفيرة فلسطين في ايطاليا» Agencia de Noticias Ma'an 2013-10-26.
- ↑ «الفائزون في انتخابات اللجنة المركزية والمجلس الثوري» Agencia de Noticias Ma'an 2016-12-04.
- ↑ «دوز - حكومة اشتية تؤدي اليمين الدستورية» إلى الخبر.. المعلومة والحوار 13 de abril de 2019.
- ↑ «اكاديمية نورمان تمنح د. مي كيله وسامها الذهبي» دنيا الوطن 2017-11-14.
- ↑ «الرئيس الإيطالي يمنح وزيرة الصحة وسام نجمة إيطاليا الكبرى» WAFA (agencia de noticias) 2022-06-07.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1955eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Txileko Unibertsitateko ikasleak
- Granadako Unibertsitateko ikasleak
- Palestinako medikuak
- Palestinako politikariak
- Jerusalemdarrak
- Palestinako aktibistak
- Palestinar emakumeak
- Emakume medikuak
- Emakume politikariak
- Emakume diplomazialariak
- Palestinako enbaxadoreak
- Enbaxadoreak Italian
- Enbaxadoreak Txilen