Maia Duguine

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maia Duguine

Bizitza
JaiotzaHazparne, 1979 (44/45 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Tesi zuzendariaRicardo Etxepare Igiñiz
Myriam Uribe-Etxebarria
Hamida Demirdache
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakikertzailea
Enplegatzailea(k)Bordele Montaigne Unibertsitatea  (2009 -  2011)
Euskal Herriko Unibertsitatea  (2011 -  2014)
Cambridgeko Unibertsitatea  (2014 -  2015)
Euskal Herriko Unibertsitatea  (2015 -  2017)
IKER ikerketa-zentroa  (2017 -

Inguma: maia-duguine

Maia Duguine (Hazparne, 1979) sintaxian espezializatutako euskalaria da, eta bereziki gramatika ikertzen nabarmendu da. Baionako IKER UMR5478ren ikerketa-taldeko kidea da.[1]

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzalaritza ikasi zuen Bordeleko Montaigne Unibertsitatean, eta ondotik Euskal Ikasketetan Masterra (orduko DEA) Baionan. Gero Gasteizen UPV/EHUko Hizkuntzalaritza programan Masterra/DEA egin zuen (2006), eta tesia 2013n.

2014an Cambridgeko Unibertsitatean aritu zen doktorego-ondoko ikertzaile gisa. Ondoren, 2015ean irakasle postu bat lortu zuen Gasteizko Letren Fakultatean, eta azkenik CNRS ikertzaile postu bat Baionako IKER taldean 2017an.

Ikertzailea hizkuntzalaritzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sintaxia eta gramatika dira bere ikergai nagusiak. Hizkuntzaren egitura aztertzen du, eta bereziki interesatzen zaizkio hizkuntz aldakortasuna eta honen mugak, eta sintaxiak esanahiarekin eta gauzatze fonologikoarekin dituen harremanak.[1]

Doktere-tesian argumentu isilak aztertu zituen, hau izan zen izenburua: Arte eta Humanitateak arloko sari berezia jaso zuen UPV/EHUn, "Argumentu isilak eta hizkuntza-aldaketa: pro-drop-en azterketa minimalista. /Null Arguments and Linguistic Variation: A Minimalist Analysis of Pro-Drop." Zuzendariak Nanteseko Unibertsitateko Hamida Demirdache, IKER taldeko Ricardo Etxepare eta UPV/EHUko Myriam Uribe-Etxebarria irakasleak izan ziren.[2]

Geroago hitz-ordenako gaiak ikertzen ditu: menderakuntza, galde-egiturak, eta ezeztapena. Euskararen diakronia ere aztertzen du, historian zehar hitz-ordenan gertatu diren aldaketak. Ikertzen ditudan beste gaien artean daude: anafora eta perpaus jokatugabeak.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat artikulu akademikoz gain, liburu hauek idatzi edo editatu ditu:

  • Argumentu isilak eta hizkuntz aldakortasuna [Null arguments and linguistic variation]. Donostia: Udako Euskal Unibertsitatea [296 p.], ISBN 978-84-8438-329-1. 2010
  • Euskaldun orok altxa burua. Enquêtes sociolinguistiques en Garazi 1982, 2002. Donostia: Eusko Ikaskuntza [229 p.], ISBN 84-8419-889-8. Editorea Jacques Aurnague-rekin 2005
  • Argument Structure and Syntactic Relations: A Cross-Linguistic Perspective, Amsterdam: J. Benjamins [349 p.], ISBN 978-90-2725541-9. Editorea Susana Huidobro eta Nerea Madariaga-rekin. 2010

Artikulu akademikoen artean euskarazko hauek daude:

  • Argumentu isilen tipologia bateratu baten aldeko zenbait argudio. LAPURDUM, 2016.[3]
  • Hutsune bizkarroiak eta sasi-A’-kateak. LAPURDUM 2013.[4]
  • Hazparneko euskaraz bi hitz. Euskera, [5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Maia Duguine: “Nazioarteko ikerketak euskaraz badaki; ez da soilik lelo indartsua”» www.ueu.eus (UEU) (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).
  2. Duguine, Maia. (2021). Maia Duguine CNRS-IKER UMR 5478. Short CV (2021/04). Uinibasq.
  3. Duguine, Maia. (2016-01-01). «Argumentu isilen tipologia bateratu baten aldeko zenbait argudio» Lapurdum. Euskal ikerketen aldizkaria | Revue d'études basques | Revista de estudios vascos | Basque studies review (19): 219–229.  doi:10.4000/lapurdum.3338. ISSN 1273-3830. (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  4. Duguine, Maia. (2013-10-01). «Hutsune bizkarroiak eta sasi-A’-kateak» Lapurdum. Euskal ikerketen aldizkaria | Revue d'études basques | Revista de estudios vascos | Basque studies review (17): 55–74.  doi:10.4000/lapurdum.2411. ISSN 1273-3830. (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  5. Duguine, Maia. (2009). Hazparneko euskaraz bi hitz.. Euskera - Euskaltzaindia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]