Edukira joan

Maia Goikoetxea Bilbao

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maia Goikoetxea Bilbao
Bizitza
JaiotzaBerriatua2011ko irailaren 7a (13 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
JarduerakZesta punta

Maia Goikoetxea Bilbao (Berriatua, Bizkaia, 2011ko irailaren 7a)[1] zestalaria da. 2025eko ekain hasieran Euskal Selekzioaren nazioarteko lehenengo txapelketan parte hartu zuen, Gernikan Zesta-Puntako nazioen Ligan.[2][3][4][5]

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2025eko maiatzean Berriatuko 37. San Gregorio Txapelketan Emakumezkoen nagusien mailan Ihart Arakistain bikote lagun zuela azpitxapelduna izan zen; txapeldunak, ostera Erika Mugartegi eta Arai Lejardi.[6]

2025eko maiatzaren 30ean hasi zen Bilboko Iron Cup Grand Slamaren bigarren edizioan parte hartu zuen Helena Barrenetxea Fernández durangarrarekin batera.[7][8]

Euskal Selekzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zesta-puntako euskal selekzioa (Nazioen Liga, Gernika-Lumo, 2025). Aritz Erkiaga, Imanol Lopez, Eñaut Urreisti, Unai Lekerika, Elaia Gojenola (Berriatua Zesta Puntakoa), Helena Barrenetxea (DUJA Durango Jai Alai taldekoa), Maia Goikoetxea eta Maialen Aldazabal.

2025eko ekainaren 1etik 6ra Ligan debutatu zuen, Euskal Selekzioaren nazioarteko lehenengo txapelketan DUJA Durango Jai Alai taldeko Helena Barrenetxea, eta Berriatua Zesta Puntako Elaia Gogenola Krajak eta Maialen Aldazabal Aldazabal taldekideekin batera. Lehiakideak Euskadi, Frantzia, Espainia, Mexiko, Ameriketako Estatu Batuak eta Filipinak izan ziren.[9][10][11]

Maia Goikoetxea Bilbao eta Elaia Gogenola Krajak berriatuar bikoteak Euskal Selekzioaren debuta egin zuen eta 25 minutu behar izan zituen Euskal Pilotako Nazioen Ligako lehen garaipena lortzeko, 15-3 eta 15-2 emaitzarekin. Aurkariak Frantzia ordezkatzen zuten Oihana Sorozabal eta Xana Gonzalez izan ziren.[12] Hurrengo aurkarien lehian galdu egin zuten. Une horretan Munduko txapeldunak ziren eta Espainia ordezkatzen zuten Erika Mugartegi eta Arai Lejardi markinarrak izan ziren garaileak. Espainiaren aurkako lehen duelu ofizialean, errespetuz eta normaltasunez jokatu zen Nazioen Ligan.[13]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «https://acp.cestapunta.com/joueur-professionnel/126» Cestapunta (kontsulta data: 2025-06-04).
  2. Alex, Uriarte(e)ko. (2025-05-26). «Euskal Selekzioaren etxeko debuta, Jai Alain» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (kontsulta data: 2025-06-04).
  3. «Egun bat historian letra larriz idatzia» Berria 2025-06-02 (kontsulta data: 2025-06-04).
  4. (Frantsesez) «(Cesta-Punta) Cesta All-Star (1ère Demi-Finale Féminine) Oihana Sorozabal retrouve la finale, accompagnée par la jeune arrière Maia Goikoetxea !» Aquitainesports84 2025-04-22 (kontsulta data: 2025-06-04).
  5. (Gaztelaniaz) Acera, Miguel. (2025-05-27). «En imágenes: presentación de la Euskal Selekzioa de Cesta Punta» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2025-06-04).
  6. Mikel, Reina(e)ko. (2025-05-19). «“Maila bikaina” egon da Berriatuko 37. San Gregorio Txapelketan» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (kontsulta data: 2025-06-04).
  7. SA, Baigorri Argitaletxea. (2025-04-24). ««Goixerri», Miamin distira egitetik Bilboko Iron Cup txapelketara» GARA (kontsulta data: 2025-06-04).
  8. Alex, Uriarte(e)ko. (2025-05-19). «Finalera sailkapena eta lidergoa» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (kontsulta data: 2025-06-04).
  9. «Helena Barrenetxeak Nazioen Ligan parte hartuko du, Euskal Selekzioaren nazioarteko lehenengo txapelketan - Durango» Anboto.org (kontsulta data: 2025-05-27).
  10. (Gaztelaniaz) Vico, Igor G.. (2025-05-27). «Euskal Selekzioa desborda “ilusión” para la Liga de Naciones, pero quiere “resultados”» Deia (kontsulta data: 2025-05-27).
  11. (Gaztelaniaz) Vico, Igor G.. (2025-05-23). «La histórica piel de Euskal Selekzioa» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2025-05-27).
  12. (Gaztelaniaz) Vico, Igor G.. (2025-06-02). «Un estreno soñado ungido con la victoria de Euskal Selekzioa» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2025-06-04).
  13. (Gaztelaniaz) Vico, Igor G.. (2025-06-04). «Histórico Euskadi contra España: la cancha legitima a Euskal Selekzioa» Deia (kontsulta data: 2025-06-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]