Maialen Lujanbio

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Maialen Lujanbio

Ahotsa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaialen Lujanbio Zugasti
JaiotzaHernani1976ko azaroaren 26a (47 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta idazlea
KidetzaOrnitorrinkus
Genero artistikoaolerkigintza
bertsolaritza

Musicbrainz: f3eb11a7-c390-4f85-a2c9-abf3e7918b8d Discogs: 3586380 Edit the value on Wikidata

Maialen Lujanbio Zugasti (Hernani, Gipuzkoa, 1976ko azaroaren 26a) bertsolaria da. Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi zuen lehen emakumea da[1] (eta, oraingoz, bakarra): 2009an irabazi zuen lehenengoz, 2017an berriro eta 2022an hirugarrengoz. Prentsako ohiko kolaboratzailea da, adibidez Berria egunkarian.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte Ederretan lizentziaduna da EHUn.[2] Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean eta bertan ikasitakotik abiatuta, 2010ean Hau Koaderno bat zen liburua idatzi zuen.[3]

Maialen Lujanbio (2022). Maitane Azurmendiren irudia

Bertsolaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikastolan zebilenean hasi zen bertsotan lagunen artean eta 11-12 urterekin parte hartu zuen lehendabiziko aldiz txapelketa batean: Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan. 15 urte zituela, Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano eta Kristina Mardarasekin batera, Hondarribian abestera gonbidatu zuten eta geroztik, etenik gabeko ibilbidea egin zuen.[4]

2009tik 2013 arte bertsolarien txapeldun nagusia izan zen,[5] eta berriro ere irabazi zuen 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia.[6]

Gai aniztasuna lantzen duen bertsolaritzat hartzen da, askotan ezkutuan egon diren gaiak oholtzara ekarriz,[7] eta emozionatzeko gaitasuna duela ere aipatu izan dute hainbatek.[8]

2018az geroztik Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da.[9]

2019ko Korrikan, Lujanbiok idatzi eta irakurri zuen mezua.[10][11]

Bertsolari txapelketetako palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sari nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsolari Txapelketa Nagusia:

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa:

  • Txapelduna (1): 2003

Gaztetxotan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

  • Handien mailan:
    • Txapelduna (1): 1994
    • Finalista (1): 1993
  • Txikien mailan:
    • Txapelduna (2): 1990, 1991
    • Finalista (2): 1988, 1992

Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

  • Handien mailan (0): bigarren 1994an
  • Txikien mailan (3): 1990, 1991, 1992

Bestelako sari eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestelako proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wiz Khalifa eta Maialen Lujanbio parez pare, Pasai San Pedroko Proisa graffitin

2006tik 2011ra Ornitorrinkus proiektua ondu zuen Judith Montero eta Xabier Erkiziarekin. Musika esperimentala, hotsak eta hitzak bat eginez, Ornitorrinkus disko-liburua eman zuten argitara.[16]

2011n Txori Mugariak irrati performancea sortu zuen Xabier Erkiziarekin; eta 2013ko udan, kolaboratzaile berarekin, Hegi, Egia, Egiak proiektua aurkeztu zuten.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hau Koaderno bat zen. 2010[17]
  • Ilunpetik argitara - Emakume langileak iruditan - Hernani 1936-1975.[18]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Ibarluzea Santisteban, Miren. «Lujanbio Zugasti, Maialen» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Noiz kontsultatua: 2021-01-05).
  2. «“Arte Ederrak ezagutu izana nabaritzen dela uste dut”» BBAA Bitakora (Noiz kontsultatua: 2019-04-14).
  3. «Euskal Kulturgintzaren Transmisioa Lujanbioren begietatik» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-04-14).
  4. (Gaztelaniaz) «Su primera plaza pública, a los 15 años y muerta de miedo» El Diario Vasco 2017-12-19 (Noiz kontsultatua: 2019-04-14).
  5. Maialen Lujanbio txapeldun
  6. Maialen Lujanbio da 2017ko txapelduna
  7. «Bazterren aroa, behingoz» Argia (Noiz kontsultatua: 2017-12-18).
  8. Berria.eus. «BEC emozionatu du Lujanbiok, beste behin» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-12-18).
  9. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Maialen Lujanbio - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-14).
  10. Berria.eus. «Maialen Lujanbio: "Egin, eragiteko; eragin, eginarazteko"» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-04-14).
  11. «'Klika!, sistema eragilean' goiburupean, Lujanbiok idatzi du Korrikaren 21en mezua» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-14).
  12. «Maialen Lujanbio da lehen zapiduna» Goierriko Hitza 2017-10-25 (Noiz kontsultatua: 2024-03-02).
  13. «Maialen Lujanbiok jantzi du bigarrenez Zapia Zaldibian» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-03-02).
  14. «Maialen Lujanbiok irabazi du 2018 Kopla Txapelketako zintzarria - zarauzkohitza.eus» zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-23).
  15. Lehengo lepotik zintzarria - zarauzkohitza.eus. (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).
  16. «"Saiatu gara bertsoak dauzkan balio berezkoenak mantentzen"» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  17. Lujanbio, Maialen.. (2010). Hau koaderno bat zen : hau koaderno haren berrinterpretazioa da. HUHEZI eta Lanku ISBN 9788493810320. PMC 863181674. (Noiz kontsultatua: 2019-04-14).
  18. Apezetxea Lujanbio, Maialen. (2016). Ilunpetik argitara : emakume langileak iruditan : Hernani 1939-1975. Hernaniko Udala, Berdintasun Saila ISBN 9788493419370. PMC 953025591. (Noiz kontsultatua: 2019-04-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]