Maiatz (argitaletxea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maiatz (argitaletxea)
Datuak
Motaargitaletxea eta kultur elkartea
HerrialdeaFrantzia
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1981

Maiatz argitaletxea 1981ean sortu eta Baionan (Lapurdi) kokatua den argitaletxe bat da. Nagusiki euskaraz argitaratzen du.

Baiona, 1981an, Luzien Etxezaharreta eta Itxaro Bordak deitutako bilkura batean Maiatz aldizkaria sortzeko erabakia hartu zuten, Iparraldeko idazleei askatasun esparru baten eskaintzeko helburuarekin.

Aldizkariaren 1. zenbakia 1982ko otsailean plazaratu zuten, Etienne Salaberri, Itxaro Borda, Auxtin Zamora, Emilio Lopez, Eñaut Etxamendi, Maddi Pelot, Luzien Etxezaharreta, Henriette Aire, Ermi Madariaga, Michel Gardi, Manex Pagola, Manex Erdozaintzi-Etxart, Beñat Oihartzabal, Aurelia Arkotxa, Txomin Peillen, Ladix Arrosagarai, Jon Casenave, Jean-Louis Davant eta Daniel Landarten obrak plazaratuz.[1]

1984an hasi zen liburuak argitaratzen ere, hasiz Itxaro Bordaren Bizitza nola doan eta Mark Légasse-en ooncerto guerrillero pour un pays qui n'existe pas obrekin.

Elkartearen koordinatzailea Lucien Etxezaharreta da.

Urtero, Maiatzeko hilabetean, argitaletxeak "Maiatz solasaldiak"[2] antolatzen ditu, euskal idazleak eta literatur zaleak biltzeko asmoarekin.

Argitalpen nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Maiatz - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-06).
  2. «Maiatz-en Literatur Solasaldiak — Euskal kultur erakundea» www.eke.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]