Maide

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maide
Euskal Herriko mitologia
Ezaugarriak

Maide edo Saindi-Maindi[1] euskal mitologian loaren jeinua. Gauez tximiniatik jaisten da etxekoek utzitako opariak jasotzera.

Tokiaren arabera aldaerak ditu; zenbait lekutan mendietako jeinua da. Berez, jeinu ongileak dira; baserria zaintzen dute etxekoak atseden hartzen duten bitartean, baina haserretu egiten dira etxea txukun ikusten ez badute.

Mendiben "Saindi-Maindiak" deitzen zaie maideei; Zenarruzan "Autzek" dira, eta Domintxainen "Etxajaunak".

Maideen pareko jeinuak Mairiak dira Nafarroa Beherean.

Etxeak eraikitzeko harri handiak eramaten zituzten buru gainean, eskuz oihalak bordatzen zituzten batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) MITOS VASCOS-X. (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]