Maider Esparza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Maider Esparza

— Gimnasta

  —
Maider Esparza 01.PNG
Informazio pertsonala
Izen osoa Maider Esparza Elizalde
Ordezkatutako herrialdea  Euskal Herria
Jaiotza 1979ko apirilaren 28a (40 urte)
Iruñea, Nafarroa Garaia
Diziplina Gimnasia erritmikoa
Urteak talde nazionalean 1994~1996
Kluba Club Natación Pamplona
Erretiroa 1996
Artikulu hau nafar gimnastari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Espartza (argipena)».

Maider Esparza Elizalde (Iruñea, 1979ko apirilaren 28 -) gimnasta ohi nafarra da. Atlantako Jokoetan urrezko domina lortutakoa eta bitan munduko txapelduna izandakoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko Club Natación Pamplona klubean ekin zion gimnastika erritmikoari. 1994an Espainiako selekzioan sartu zen, eta hantxe egon zen 1996an kirol profesionala utzi arte[1]. Taldeka Budapesten eta Vienan Munduko Txapelketak eta Atlantako Jokoetan urrezko domina lortu zituen. Atlantan ordezkoa izan zen eta berarekin batera aritu zutenak Estela Giménez, Nuria Cabanillas, Lorena Guréndez, Marta Baldó, Tania Lamarca eta Estíbaliz Martínez izan ziren[2].

Egun X izpi-teknikoa da Iruñeko Nafarroako Ospitalean.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Olinpiar Jokoak Emaitza
1995 Munduko Txapelketa, Viena zilarrezko domina (proba osoak) urrezko domina (pilota eta zinta)
Europako Txapelketa, Praga brontzezko domina (proba osoak eta aro) zilarrezko domina (pilota eta zinta)
1996 Munduko Txapelketa, Budapest zilarrezko domina (proba osoak) urrezko domina (pilota eta zinta)
Olinpiar Jokoak urrezko domina (proba osoak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]