Mairu Guardia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mairu Guardia
MotaUnitate militar
Sorrera1936ko urria
HerrialdeaEspainia

Mairu Guardia (gaztelaniaz: Guardia Mora) eliteko unitate militar bat izan zen, jatorriz Marokokoa (horregatik zuen mairu izena), Francisco Francoren guardia pertsonala izan zena Espainiako Gerra Zibilean eta Francoren diktadurako lehen urteetan. Espainiaren Afrikako Armadako kideen artean hautatutako gudariek osatua zen, eta uniforme arranditsuak zituen ezaugarri. Denborarekin, Mairu Guardia frankismoaren ikurretako bat bihurtu zen.[1]

Mairu Guardia 1956an desegin zen, Marokok independentzia lortu ondoren.[2] Hala ere, Espainiako Erresumak, diktadura frankistarekin etenik izan ez duenez, unitate frankista horretako kide erretiratuei eta ondorengoei ordaintzen jarraitzen du: 2017an, 7,2 milioi euro.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Almudena Delgado Larios (2014). Conflictos y cicatrices. Fronteras y migraciones en el mundo hispánico, Dykinson, pág. 191
  2. (Ingelesez) Stanley G. Payne (1987). The Franco Regime, 1936–1975, University of Wisconsin, pág. 428
  3. (Gaztelaniaz) Tena, Alejandro. (2017-06-02). «La Guardia Mora de Franco recibirá 7,2 millones de los Presupuestos Generales» Público (Noiz kontsultatua: 2018-07-31).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]