Maitasunaren Uda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Spencer Dryden, Marty Balin eta Paul Kantner musikariak Fantasy Fair and Magic Mountain Music Festival jaialdian joz (1967ko ekaina).

Maitasunaren Uda (ingelesez Summer of Love) 1967ko udan jazotako fenomeno sozial bat izan zen. Honetan, 100.000 lagun inguru, gehienak hippie mugimenduko jazkera zuten gazteak, AEBetako San Frantzisko hiriko Haight-Ashbury auzoan elkartu ziren. Hippie gehienak AEBetako leku ezberdinetatik etorriak izan arren, baziren Kanada eta Europako hainbat herrialdeetatik joandakoak ere. Garai hartan San Frantzisko hiria hippie mugimenduaren kokaleku ezagunena zen.

The Mamas and The Papas taldearen San Francisco (Be Sure to Wear Flowers in Your Hair) abestia fenomeno sozial honen ereserkia bilakatu zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maitasunaren Uda Aldatu lotura Wikidatan