Maite Arruabarrena
Itxura
Maite Arruabarrena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Errenteria, 1964ko ekainaren 25a (60 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | opera abeslaria |
Ahots mota | mezzosopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Maite Arruabarrena Unanue (Errenteria, Gipuzkoa, 1964ko ekainaren 25a) gipuzkoar opera-kantaria da, mezzosopranoa.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere jaioterriko Goi Kontserbatorioan egin zituen Musika ikasketak, eta bere ibilbidea Errenteriako Andra Mari Abesbatzan hasi zuen. Juan Erasorekin Kantu ikasketak egin ondoren, Donostiako Orfeoiaren Kantu Eskolan sartu zen. Geroago Italiara joan eta han osatu zituen ikasketak Claude Thiolas irakaslearekin. Toti dal Monte Lehiaketako lehen saria irabazi zuen 1989an, eta Mozarten Don Giovannin abestuz hasi zuen bere ibilbide profesionala.
Zenbait diskoetxe garrantzitsurentzat grabaketak egin ditu, esaterako, Astre Auvidis, Accentus, Alia vox, Naxos, Trito eta Elkar.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.