Maite Asensio Lozano
Maite Asensio Lozano | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1983 (41/42 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Enplegatzailea(k) | Berria |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() |
Maite Asensio Lozano (Bilbo, 1983) genero ikuspegidun kazetaritzan aditua den kazetari eta idazle feminista da.[1]
2024ko kazetaritzaren alorreko Rikardo Arregi saria irabazi zuen Amaia Igartua, Isabel Jaurena eta Olatz Silvarekin batera Feminizketak, elkarrizketa sortarekin.[2][3]
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berria egunkariaren Gizarte sailean lan egiten du.[4]
2008an sorturiko Kazetarion Berdinsarean, -genero ikuspegia duen euskal kazetarien sarea-, kide zituen[5] June Fernández, Lucía Martínez Odriozola eta Itziar Abadekin batera Pikara Magazine hedabide feministaren sortzaileetariko bat izan zen 2010eko azaroaren 18an [6] [7] eta bertan hainbat artikulu argitaratu ditu.[8]
Aktibismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Feminismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Epaimahaikide izan zen 2014ko Berdintasunerako Emakunde Sarietan. [9] Urte berean Prentsa idatzia Argia Saria irabazi zuen kazetari jardunean genero-berdintasunean eginiko ekarpen guztiengatik, bere konpromisoagatik eta gizon eta emakumeen berdintasunari ematen dion garrantzi handiagatik. [10] [11]
2017an Emakundek Begira publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordeko bokal izendatu zuen. [12] 2018an Arantxa Iraola Alkortarekin batera "Alardeak, ukatutako plazara" saiakera liburua argitaratu du. [13] [14] [15] Bertan 80 lagunetik gora elkarrizketatu dituzte Irun eta Hondarribiako alardeetan 1996an hainbat emakume soldadu gisa parte hartzen saiatu zirenenan gertatutakoak aztertzeko. [16] [17][18]
2024ko kazetaritzaren alorreko Rikardo Arregi saria irabazi zuten Maite Asensio, Amaia Igartua, Isabel Jaurena eta Olatz Silvak, Feminizketak, elkarrizketa sortarekin (Berrian argitaratuak). Epaimahaiak nabarmendu zuen lau kazetariek "egindako ahalegin berezia adin, jatorri eta arlo desberdinetako puntako pentsalarien gogoetak jasotzeko sei hizketaldirekin osatutako bilduman". Elkarrizketatuak Silvia Federici, Sara Ahmed, Vandana Shiva, Rita Segato, Remedios Zafra eta Irantzu Varela dira.[2][3]
Ekainaren 20ko deklarazioa OrainPresoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018an espetxe-politikak aldatu eta presoen auzia konpontzeko bidean Orain Presoak dinamika sinatu zuen, etorkizunean bakean eta adiskidetuta bizi den jendarte batean giza eskubideen errespetuaren aldeko ekimena.[19][20]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2015 "Erdibidean : indarkeria matxista hedabideetan" liburua. [21]
- 2018 "Alardeak, ukatutako plazara" saiakera, Arantxa Iraolarekin batera.[22]
Sariak eta errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2014ko Prentsa idatziaren Argia Saria. [11] [23]
- 2024ko kazetaritzaren alorreko Rikardo Arregi saria irabazi zuten Amaia Igartua, Isabel Jaurena eta Olatz Silvarekin batera Feminizketak, elkarrizketa sortarekin.[2][3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «“Komunikazioa eta eskubideak” irratsaio-sorta | Revista Pueblos» www.revistapueblos.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
- ↑ a b c «Rikardo Arregi sariak 2024: Ikusgela eta Feminizketak» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
- ↑ a b c SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-11-27). «‘Feminizketak’ eta ‘Ikusgela’ lanentzat izan dira Rikardo Arregi Kazetaritza sariak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
- ↑ Berria.eus. «Maite Asensio Lozano» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
- ↑ Odriozola, Lucía Martínez. (2008-04-19). «Kazetarion berdinsarea: Geure helburuak» Kazetarion berdinsarea (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) ¿Qué es Pikara?. (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Magazine, Pikara. (2015-07-09). «Pikara Magazine o cómo hacer periodismo feminista» Revista Internacional de Comunicación y Desarrollo (RICD) 1 (2): 169–174. ISSN 2386-3730. (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Maite Asensio Lozano | pikara magazine. (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
- ↑ KGIMENEZ. (2014-12-09). «María de Maeztu Fórum Feministak jasoko du Berdintasunerako Emakunde saria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
- ↑ «Bitarteko urriak, lan bikainak» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
- ↑ a b Berria.eus. «Maite Asensio Lozano BERRIAko kazetariak jaso du prentsako Argia Saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
- ↑ «EBAZPENA, 2017ko azaroaren 13koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Begira-publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen osaera aldatzeko dena.» www.euskadi.eus 2017-12-02 (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
- ↑ Elkar argitaletxea liburuak. (2018-05-17). Maite Asensio - Arantxa Iraola - Alardeak, ukatutako plazara - aurrez aurrekoa. (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
- ↑ berriatb. (2018-05-16). 'Alardeak, ukatutako plazara' liburua. (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
- ↑ berriatb. (2018-05-17). 'Alardeak, ukatutako plazara' liburuaren aurkezpena. (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
- ↑ Berria.eus. ««Berdintasunaren esparruan gaizki doan guztia islatzen du alardeak»» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
- ↑ Alardeen korapiloa. (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
- ↑ Asensio, Maite. «'Alardeko irudiak zirraragarriak dira; Jaizkibeleko jendea oso hunkituta zegoen'» (bideoa) EITBko Ahoz aho saioa (Noiz kontsultatua: 2019-09-09).
- ↑ (pdf) EKAINAREN 2ko DEKLARAZIOA. (Noiz kontsultatua: 2019-09-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Representantes de la sociedad civil impulsan la dinámica Orain Presoak y convocan una marcha para el 20 de octubre» Europa Press.
- ↑ Erdibidean: indarkeria matxista hedabideetan. Eme Komunikazioa 2015 (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Alardeak, ukatutako plazara - Maite Asensio Lozano» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-18).
- ↑ «Banatu ditugu 2014ko Argia Sariak» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Maite Asensio Lozano |
- 2015- Hitzaldia: Hedabideei begira, betaurreko moreak jarrita. (Bideoa)
- 2015- Elkarrizketa Tanttaka aldizkarian.
- 2015- Sorgiñak #04 (Bideoa)
- 2017- Hitzaldia: Hedabideak eta generoari buruzko mahai ingurua. (Bideoa)
- 2018- Elkarrizketa Irakurrieran saioan. (Bizkaia Irratia)