Maite López
Maite López | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Azkoitia, 1985eko martxoaren 29a (40 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea eta poeta |
![]() |
Maite López Las Heras (Azkoitia, Gipuzkoa, 1985eko martxoaren 29a) idazlea, poeta eta itzultzailea da.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filologia klasikoa ikasi zuen. Irakaslea da bokazioz eta poesia sortzen du. Bere poesia bat, Madrilgo zebra bide batean ikus daiteke.[2] Safo greziarraren poemak itzuli ditu. Zuzenean grezieratik euskaratu du gaur egunera arte iritsi den Saforen poesia guztia, eta Balea Zuria argitaletxeak eman du bilduma argitara.[3] Zuzenean eoliar dialektotik euskaratu ditu haren poemak, tarteka gabernaztelera ere makulu hartuta, olerkien egoera «eskasa» zenean. «Libre xamarra izan da itzulpena, baina beti originala oinarritzat hartuz» Poemen aurretik, 21 orrialdeko hitzaurrea ere txertatu dio liburuari itzultzaileak, egileari, sasoi historikoari eta orduko literatur joerei buruzko azalpenekin.[4]
Ipuin lehiaketak ere irabazi ditu Maite Lopez Las Herasek.
Poema-liburuen erreseinak idazten ditu Poesialeku webgunean. https://kmk.gipuzkoa.eus/es/erreseinak[5]
Iritzi-artikuluak idazten ditu Azkoitia Guka aldizkarian. https://azkoitiaguka.eus/komunitatea/mlopez
Euskal Idazleen Elkarteko kide da. https://idazleak.eus/eu/bazkideak/maite-lopez-las-heras-1[6]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Saiakera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Amatu (Alberdania, 2022)[9]
Itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Safo (Balea Zuria, 2020)[4]
- Poetandreak literatura greko-latindarrean (Balea Zuria, 2022)[10]
- Ibilbidea, Egeria, Aurkezpena eta itzulpena: Maite López Las Heras, Hitzaurrea: Uxue Alberdi, Testu Zaharrak, 2022. ISBN 978-84-09-45647-5
- Giorgos Seferis (Susa, 2024)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bizenta Mogel ipuin lehiaketa irabazi du bi ediziotan.
- 2023an ere Bizenta Mogel ipuin lehiaketa irabazi zuen.[11]
- 2023an Errenteria Hiria ipuin lehiaketa irabazi zuen.
- 2024an Lasarte-Oriako XXXVIII Literatura Lehiaketako euskarazko Poesia saria jaso zuen Argosen begiak lanarekin.[12]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Maite López Las Heras» www.escritores.org (kontsulta data: 2020-07-06).
- ↑ «Maite Lopez Las Herasen poesia, Madrileko zebra bide batean - Azkoitia» Maxixatzen.eus (kontsulta data: 2020-06-28).
- ↑ SA, Baigorri Argitaletxea. (2020-07-05). «Safo, «pentsamendu askeegia» izanagatik zigortutako olerkaria» GARA (kontsulta data: 2020-07-06).
- ↑ a b Astiz, Iñigo. «Ezagutzen den Safo osoa» Berria (kontsulta data: 2020-06-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Erreseinak - KMK - gipuzkoa» KMK (kontsulta data: 2025-01-10).
- ↑ «Maite López Las Heras - Euskal idazleen elkartea» idazleak.eus (kontsulta data: 2025-01-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Maite López Las Heras. (kontsulta data: 2020-06-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) ««En esta sociedad tan tecnológica veo cada vez más necesaria la poesía»» El Diario Vasco 2018-07-14 (kontsulta data: 2020-06-28).
- ↑ Alzuru, Jone Bastida. «'Amatu', amez espero denaz harago» Berria (kontsulta data: 2022-06-27).
- ↑ Rodriguez, Naroa Torralba. «Poetandreak, 'damnatio memoriae' eraisteko» Berria (kontsulta data: 2022-10-20).
- ↑ «Maite Lopez azkoitiarrak irabazi du 41. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketa» Maxixatzen.eus (kontsulta data: 2023-01-31).
- ↑ «Aurtengo literatur lehiaketen sariak banatu dituzte - Lasarte-oria» Txintxarri.eus (kontsulta data: 2024-11-27).