Edukira joan

Maite Luengo Aguirre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maite Luengo Aguirre

Bizitza
JaiotzaArrigorriaga1995eko otsailaren 19a (30 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Birmingham City University (en) Itzuli
Tesi zuzendariaHaizea Barcenilla Garcia
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakikertzailea, unibertsitateko irakaslea eta arte-historialaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: maite-luengo-aguirre

Maite Luengo Aguirre (Arrigorriaga, 1995eko otsailaren 19a) Arte Garaikidean doktorea [1] eta Artearen Historiako irakaslea da UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean. Irakaskuntzan aritzeaz gain, euskal testuinguruko artea ikertzen du genero-ikuspuntutik, gorputza erdigunean jarriz. Besteak beste, EWKE, Errenteriako Udala eta UEUren laguntzarekin humanitate digitaletan oinarritutako Emartistak 2000-2020 proiektua garatu zuen[2] [3]. UEUko talde eragileko kidea da[4].

Ibilbide akademikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artearen Historiako Gradua ikasi ostean, arte garaikide txinatarrean espezializatu zen Birmingham City Universityn. Ondoren, Euskal Herrira bueltatu eta doktorego-tesian 1990eko euskal testuinguruko artea genero-ikuspuntutik behatu zuen, zehazki, emakumeen gorputz-irudikapenak aztertuz. Kotutoretzan egindako tesia da, UPV/EHUko Arte Garaikideko Ikerketa Programan eta Université Bordeaux Montaignen Euskal Ikasketak alorrean.

UEUk ikertzaile gazteen ikusgarritasuna areagotzeko eta dibulgaziora begira antolatzen dituen hainbat ekimenetan parte hartu izan du. Txiotesia lehiaketako 5.[5] [6]eta 6. edizioetan[7] parte-hartzailea izan zen eta 7. edizioan, berriz, epamahaiko kide.[8] Akademiatik Plazara ekimenean ere parte hartu izan du, bere ikerlanaren berri emateko zein aurkezle lanetan. [9][10]Baita ikerl(h)ari bideopodcastean zein[11] 2019ko, 2021eko eta 2023ko Ikergazte kongresuetan ere. [12][13][14]

UEUko talde eragileko kide da 2024tik. Horretaz gain, hainbat jardunaldiren antolaketan parte hartu izan du [15]eta baita ikastaroak eman ere.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus/documentos/655fa585a6455d79bd99881e
  2. https://www.ueu.eus/komunikazioa/albisteak/humanitate-digitalak-eta-teknologia-berriak-artearekin-jarri-nahi-ditugu-erlazioan
  3. «Artearen historia digital parekiderantz: euskal emakume artistak Wikipedian» www.ueu.eus (kontsulta data: 2024-11-22).
  4. «Maite Luengo Aguirre: "UEU diziplina anitzetako kideentzako topagunea da eta hori indargune garrantzitsua da"» www.ueu.eus (kontsulta data: 2024-11-22).
  5. «Gorputzaren esnaera euskal arte eta literaturan: emakumezko autoreen lanen berrikuspen feminista (1980-2000)» www.ueu.eus (kontsulta data: 2024-11-22).
  6. «Maite Luengo Aguirre: "Euskal testuinguruan, gero eta gehiago mintzatzen ari gara emakumeen gorputz-esperientzien inguruan"» www.ueu.eus (kontsulta data: 2024-11-22).
  7. «Gorputza historiografiaren ardatz: 90eko hamarkadako euskal artearen irakurketa matrilineal bat» www.ueu.eus (kontsulta data: 2024-11-22).
  8. «Epaimahaia ere prest Txiotesia7 lehiaketarako» www.ueu.eus (kontsulta data: 2024-11-22).
  9. «"Akademiatik plazara" ekitaldiaren bideoa ikusgai» www.ueu.eus (kontsulta data: 2024-11-22).
  10. «"Akademiatik plazara" ekitaldia, ikertzaile gazteen mikro-hitzaldiak Bilbon» www.ueu.eus (kontsulta data: 2024-11-22).
  11. «Komunitatea» www.ueu.eus (kontsulta data: 2024-11-22).
  12. «III. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Giza Zientziak eta Artea» www.ueu.eus (kontsulta data: 2024-11-22).
  13. «IV. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Giza Zientziak eta Artea» www.ueu.eus (kontsulta data: 2024-11-22).
  14. «V. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Giza Zientziak eta Artea» www.ueu.eus (kontsulta data: 2024-11-22).
  15. «Maite Luengo: "Artearen historiaren arloan euskaraz aritzeko topagunea sortu nahi dugu"» www.ueu.eus (kontsulta data: 2024-11-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]