Maite Ruiz de Larramendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maite Ruiz de Larramendi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaite Ruiz de Larramendi Mujica
JaiotzaBeasain1973ko irailaren 11 (50 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria eta erradiologoa
Pilota
 
Altuera1,80 metro

Maite Ruiz de Larramendi Mujika (Beasain, Gipuzkoa, 1973ko irailaren 11)[1] pilotaria da. Palan jokatzen du batez ere. Munduko sei txapelketetan aritu da, eta sei domina lortu ditu.[2] 1992an Espainiako selekzioan jokatzen hasi zen. 2010eko Munduko Txapelketan pilotari hoberena aukeratu zuten.[3] 2011n, Nafarroako emakume kirolari onenaren saria eman zion Nafarroako Gobernuak.[4]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beasainen jaioa, hiru urte zituela Eulatera aldatu zen. Bere lehen frontoiak etxeko sukaldea eta lastategia izan ziren.[5] 8 urterekin lizentziarekin[5] hasi zen pilotan, esku huska, Lizarrako San Miguel klubean.[6] Beste neskarik ez zegoenez gero, mutilekin jokatzen zuen. Ruben Belokiren aurka ere aritu zen, baita irabazi ere.[7] 14 urte zituenean, amak, pilotan jarraitzea nahi zuen. Aitari alabak pilota uztea gomendatu zioten, bestela eskuak urratuko zitzaizkiola erraten zioten.[8] Esku soinua jotzen hasi zen eta ez zuen txapelketetan izenik eman.[6] Pilota oso maite zuen, ordea, eta lau urte geroago palan hasi zen jokatzen, Adon Larrionen eskutik.[7]

Erradiologiako teknikaria da Nafarroako Unibertsitate Ospitalean.[9] 2021eko maiatzean Ospitaleko lana utzi eta Ados Pilota elkartea, emakumeen lehen pilotari taldea sortu zuen Iera Agirrerekin batera, emakume pilotariei laguntzeko. [10][11]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

18 urte zituela, Susana Munetaren entrenatzaile Adón Larrionek San Miguel Klubean palaz jokatzera animatu zuen, eta, ondoren, trinketeko gomazko paletarekin ere probatu zuen, eta arrakasta izan zuen.[12] Pilotariak beste diziplina batzuetan espezializatu behar izan zuen, hala nola palan eta frontenisean, emakumeentzako irteera duten modalitate bakarretan.[6]

Laguntza falta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren kirol-ibilbidea ez da erraza izan. Bidaiatzeko, partidak jokatzeko eta erradiologiako teknikari gisa lan egiteko txandak aldatzeko sakrifizio ugari egin ditu, lehenik Bideko Ama Birjina Ospitalean eta gero Nafarroako Ospitalean.[12] Inoiz ezin izan da profesionala izan, tradizioz gizonezkoa izan den mundu bateko emakumea da eta. 25 urte garaikurrak eta txapelak jasotzen eman ondoren, izan duen laguntza handiena, 2.000 euro izan ziren lau urterako.[12]

Selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992an, Espainiako pilota selekzioak proba egin zion trinketean aritzeko.[8] Ondoko urtean, brontzezko domina lortu zuen 22 urtez azpiko munduko txapelketan.[1] Harrezkero, munduko txapelketa eta nazioarteko lehiaketa ugaritan parte hartu du, eta sari asko irabazi ditu. Hala ere, oztopoz beteriko ibilaldia izan du, lana eta kirola uztartu behar izan dituelako, eta erakundeek laguntza gutxi eman diotelako. Beste emakumeei bidea errazteko asmoz, 2005ean martxan jarri zuen Oberena Kirol Elkarteko pilota eskola.[8] Yanira Aristorenarekin batera, Jóvenes eta Sub20 taldeak hautatzen ditu. Oberenan pilota-neskentzako eskola bateko burua da. 15 eta 16 urte bitarteko hamar bat jokalari aritzen dira han.[12] 2010eko Munduko Txapelketan pilotari hoberena aukeratu zuten.[3]

Munduko Pilota Txapelketako lorpenak

Las pelotaris/Pilotariak dokumentala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errendimendu handiko kirolari honen historia da Daniel Burgui, Andrés Salaberri eta Jokin Pascual nafarrek lan egiten duten Las Pelotaris film labur dokumentalaren inspirazioetariko bat.[13] Euskal pilota bezain tradizional eta maskulinoa den kirol batean, garai batean emakumeak ere profesionalak izan ziren, orain halaxe da.[12][14]

Ados Elkartea, lehen emakume talde profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko maiatzean, Maite Ruiz de Larramendi pilotariak erradiodiagnostikoko teknikari espezialista izateari utzi zion Nafarroako Ospitalean, Iruñean, eta Iera Agirrerekin batera Ados Pilota elkartea sortu zuen. Helburua emakumezkoen pilota egituratu eta hazteko oinarriak ezartzea eta garatzen joatea zen eta bidea luzea zela uste zuten. Klubean 10 pilotari profesional eta beste 24 eskolan zeuden.[10] Pilotariak partidoko kobratzen hasi ziren. Lanaldi erdiko jarduera gisa profesionalizatu ziren, eta, beraz, kirola eta beste lan batzuk uztartu behark zituzten. Urteko soldata finkorik ez zuten arren, partida bakoitzeko kobratzen hasi ziren eta txapelketa bakoitzean Gizarte Segurantzan alta eta baja emanda. Egoera hau Maitek zan zuena baino askoz hobea da, aurrekoa ezereza baitzen. Batzuetan, kilometrajea ere ez zieten ordaintzen eta. Zeruertzean duten helburua emakume pilotariek kirolean soilik aritzea da, hau da, hortik nizi ahal izatea.[15] Kluba profesionalizatzeko helburuaren barruan, Aritz Altadill (profesional ohi prestatzailea) prestatzaile fisiko, eta Juan Martínez de Irujo, Fernando Goñi, Patxi Eugi eta Peio Martínez de Eulate pelotari ohiak entrenatzaile tekniko lana egiten dute.[10]

2023. urtean

Ruiz de Larramendi, pilotalekuaren munduan dena irabazi duena, emakumezkoen euskal pilotako lehen elkarte profesionaleko lehendakaria da. [11] Hau da bere lan bakarra. Curriculum ikaragarria izan arren, bi hamarkada baino gehiagoan ospitaleko lana eta pilota uztartu zituen.Inoiz 17 egun jarraian lan egin behar izan zuen Mundialera joan ahal izateko.

2023an Ados taldean zeuden 13 pilotariak jokalari profesionalak ziren eta kontratu mugagabea zuten.[11] Haziz joan ziren, azaroan 18 emakume pilotari ari ziren. Herrikoez gain, Ataundik, Lazkaotik, Beasaindik, Idiazabaldik, Olaberritik, Zumarragatik, Azkoititik… etortzen ziren. Eskaria badago, eskola irekia da eta mutilak ere joan litezke.[5]

Emakumeen borroka frontoietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkartearen ahalegin guztiak kirol-arloko berdintasunaren aldeko borrokara bideratuta daude. Ruiz de Larramendi erakunde publikoekin biltzen da; txapelketak antolatzeko babesletzak bilatzen saiatzen da; emakume-eskolaren garapena bultzatzen du, gero eta ugariagoa, partida bikoitzez Nafarroan (Latasa eta Sunbilla), eta zentro bat izatekoa da Gipuzkoan.[11]

Gizonezkoaren sendotasunaren eta emakumeen ahultasunaren mitoa dela eta, Ruiz de Larramendik zera esan zuen:

Kirol batzuk gizonezkoenak eta beste batzuk emakumezkoenak dira? Zer dela eta? Kirola osasuntsua da bai gizonentzat bai emakumezkoentzat.[11]

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

19 urterekin, brontzezko domina irabazi zuen 22 urtez azpiko lehen Mundu Txapelketan.[16] Donibane Lohizuneko Munduko Pilota Txapelketan (Frantzia) brontzea lortu zuen 1994an. Munduko txapelduna izan zen trinketean gomazko paletan, Mexikoko (1998) eta Paueko (2010) txapelketetan. Gainera, gizon eta emakume guztien artean, txapelketako pilotaririk onena aukeratu zuten. Iruñean (2002) eta Mexikon (2006 eta 2014) lortutako zilarrezko domina. Trinketean, Munduko hiru kopa, Espainiako Open eta GRAVN irabazi ditu, besteak beste.[17]

Euskadiko txapelduna izan zen, Nafarroako txapeldunordea, eta bikoteen finalerdietan Rubén Beloki (geroago, pilotari sarituenetako bat).[2]

2016-2017 denboraldian, aitzindari izan zen Nafarroako bost txapelketa nagusietatik lau eskuratu zituenean: gomazko paleta 36 metroko pilotalekuan eta trinketean, esku huska binaka, eta frontballa gehitu zitzaizkien.[18][19] 2018an, urrian Bartzelonan jokatu ziren Bartzelonako Munduko Txapelketan parte hartzeari uko egin zion, eta selekziotik erretiratzen zela iragarri zuen- hogeita bost urtean parte hartuta -, baina ez zen banakako txapelketetatik erretiratu.[2]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1994: Brontzezko domina San Juan Lohitzuneko Munduko Pilota Txapelketan (Ipar Euskal Herria)[12]
  • 1998: Urrezko domina Mexikoko Munduko Pilota Txapelketan[12]
  • 1998: Emakumezkoen kirolari onena (Espainiako Pilota Federazioa)[20]
  • 2002: Zilarrezko domina Iruñeko Munduko Pilota Txapelketan (Nafarroa)[21]
  • 2006: Zilarrezko domina Mexikoko Munduko Pilota Txapelketan[21]
  • 2010: Urrezko domina eta pilotari onena Paueko Munduko Pilota Txapelketan (Occitania)[21]
  • 2010: Munduko Txapelketako pilotaririk onena (gizonezkoak eta emakumezkoak)[3]
  • 2009: Kirol-merituaren Errege Ordena[22]
  • 2011: Nafarroako Gobernuaren saria emakumezko kirolari garrantzitsuenarentzat.[23]
  • 2014: Zilarrezko domina Mexikoko Munduko Pilota Txapelketan[21]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1998 – Emakumezkoen LHI kirolaririk onena.
  • 2009 – Kirol Merituaren Errege Ordena.[24]
  • 2010 – 2010eko Munduko Txapelketan pilotari onena (gizonezkoak eta emakumezkoak).[3][25]
  • 2011 – Nafarroako emakume kirolari onenaren saria Nafarroako Gobernuak emana.[4][26][27]
  • 2022 – ‘Ausartak gara’ saria, Diario y de Navarrak sustatua eta Laboral Kutxak babestua.[28]
  • 2024ko martxoan Bella Esparza saria jaso zuen Ados pilota elkarteko Maite Ruiz de Larramendik. Nafarroako Pilota Federazioak lehen aldiz eman zuen sari hori, Natividad Bella Esparza erraketistaren omenez.[29]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Historiales deportivos. fepelota.com.
  2. a b c (Gaztelaniaz) Calonge, Lorenzo. «La campeona de todo ignorada por todos» El País (Noiz kontsultatua: 2018-06-04).
  3. a b c d (Gaztelaniaz) Zuluaga, Carlos. «Maite Ruiz de Larramendi, elegida mejor pelotari del mundial» Manista.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-04).
  4. a b (Gaztelaniaz) «Eduardo Gurbindo y Maite Ruiz de Larramendi, galardones del Gobierno de Navarra al Deporte 2011» Navarra.es (Noiz kontsultatua: 2018-06-04).
  5. a b c Gurrutxaga, Iñaki. (2023-11-17). ««Behar dugun lekuan egongo bagina, pilotatik biziko ginateke»» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  6. a b c Ellas rompen barreras. Noticias de Navarra. .[Betiko hautsitako esteka]
  7. a b (Gaztelaniaz) Montañés, Garikoitz. «Una campeona en el frontón» El Diario (Noiz kontsultatua: 2018-06-04).
  8. a b c Elizondo, Edurne. «Izebaren sakeari ilobak egin dio orain errestoa» Nafarroako Hitza (Noiz kontsultatua: 2018-06-04).
  9. Navarra, Diario de. (2022-04-19). «Cinco mujeres sobresalientes, premiadas por su trayectoria vital» diariodenavarra.es.
  10. a b c (Gaztelaniaz) GÓMEZ, TEXTO I.. (2022-01-15). «Ados Pilota, el primer club profesional de pelota femenina» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-09-13).
  11. a b c d e (Gaztelaniaz) Pagola, Jon. (2023-09-12). «La lucha feminista de la campeona del frontón» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-09-13).
  12. a b c d e f g Una campeona en el frontón. .
  13. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «El documental 'Las pelotaris', en Internet gratuitamente» www.eitb.eus.
  14. Calonge, Lorenzo. (25 de enero de 2016). Las pelotaris, de pioneras al olvido. ISSN 1134-6582..
  15. (Gaztelaniaz) https://navarracapital.es/humans.txt. (2021-05-31). «Las pelotaris cobrarán por partido» Navarra Capital (Noiz kontsultatua: 2023-09-13).
  16. Calonge, Lorenzo. (3 de junio de 2018). La campeona de todo ignorada por todos. ISSN 1134-6582..
  17. (Gaztelaniaz) Armendariz, M. J.; Equisoain, Beatriz; Cascante, Patxi; Llanos, Oskar. «Ellas rompen barreras.» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2018-06-04).[Betiko hautsitako esteka]
  18. Urbina, Iñaki. «Sentir la pelota en la mano» Diario de Navarra (Noiz kontsultatua: 2018-06-04).
  19. Urbina, Iñaki. «Maite Ruiz de Larramendi ha conquistado esta temporada cuatro títulos navarros» diariodenavarra.es.
  20. ISSN https://fepelota.com/wp-content/uploads/2018/12/CURRICULUM-MAITE.pdf..
  21. a b c d 8/11/2014.
  22. Entrega de distinciones de la Real Orden del Mérito Deportivo a casareal.es (Gaztelaniaz)
  23. 2/12/2011.
  24. [http://www.casareal.es/ES/actividades/Paginas/actividades_actividades_detalle.aspx?data=7780 «Casa de Su Majestad el Rey de España - Actividades y Agenda - Entrega de distinciones de la Real Orden del Mérito Deportivo»] www.casareal.es.
  25. «Maite Ruiz de Larramendi, elegida mejor pelotari del mundial | Pelota Vasca» www.manista.com.
  26. «Eduardo Gurbindo y Maite Ruiz de Larramendi, galardones del Gobierno de Navarra al Deporte 2011» www.navarra.es.
  27. «“Ojalá mis éxitos sirvan para tumbar barreras y que las chicas lo tengan más fácil” - Revista Calle Mayor» www.revistacallemayor.es.
  28. Navarra, Diario de. (2022-04-19). «Cinco mujeres sobresalientes, premiadas por su trayectoria vital» diariodenavarra.es.
  29. «Bella Esparza saria hartu du Ados pilota elkarteko Maite Ruiz de Larramendik - Mendialdea» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]